Vistas de página en total

viernes, 18 de noviembre de 2011

100 elefante egarriz hil dira Zimbawen


Zimbawen jasaten ari diren lehortea eta beroa direla eta, Hwange Parke Naturaleko ehun elefante inguru hil dira urritik hona. Parke hau herrialdeko “bizitza santutegia” kontsideratzen da.

Tokiko autoritateen arabera, animali dezente hilzorian daude lehorte amaiezin honegatik. Egoera honen aurrean, aska artifizialetara ur edangarria eramaten ari dira. Horrela, Hwangeko elefanteek, 40.000 inguru direnak, errefreskatzeko aukera dute.

Halere, elefanteek distantzia luzea ibili behar dute urasketara iristeko eta horietatik asko eta asko bidetik hiltzen doaz.

Hau guztia lehortearen eraginaz gain, zabarkeriaren ondorioz gertatu dela diote talde ekologistek.

Vitalis Chadenga Parkeko zuzendariak elefante bakoitzak egunero batez beste 225 ur litro edaten dituela argitu du. Zoritxarrez, Parkean ez daude prest behar hori asetzeko. Beraz, 25-30 mila elefante mantentzeko gaitasuna bakarrik dute Hwangen. Gainera, egoera txarrera doa momenturo.


Ainhoa Goenaga

No hay comentarios:

Publicar un comentario