Vistas de página en total

domingo, 27 de noviembre de 2011

Hondakin nuklearren garraioa oztopatu dute ekintzaileek


Frantziatik Alemania iparraldera 2.500 tona hondakin nuklear garraiatu dituzte trenez eta kamioiez. La Hague zentral nuklearretik Gorlebengo behin behineko hilerri nuklearrerainoko ibilbidean segurtasuna bermatzeko neurri asko hartu dituzte. 20.000 polizia arduratu dira hondakinen garraioaz. Halere, ekintzaile antinuklearrek “Kastorea” trena 24 orduko atzerapenarekin iristea lortu dute.

Greenpeace-ek hainbat manifestazio antolatu ditu Alemaniako hiri ezberdinetan. Ekintzaile antinuklearrek trena geldiarazteko saiakera ugari egin dituzte. Ez zuten nahi inolaz ere “Kastorea” bere helmugara iristea. Trenak Alemaniako muga igaro duenean hasi dira arazo larrienak. Oso protesta jendetsuak egon dira.

Manifestari batzuk zementuarekin trenbidera lotu dira eta hainbat ekintzaile eta nekazariek errepidea oztopatu dute. Hormigoizko 600 kiloko piramidea egin dute bide erdian. Azkenean, hondakin nuklearrak Gorlebengo biltegira egun bateko atzerapenarekin iritsi dira.





Ainhoa Goenaga

Greziak 7.000 miloi euro aurreztu behar ditu


Neurri gehiago hartu beharko ditu Greziak 2013 eta 2015 bitartean, 7.000 miloi gehiago aurreztu beharko baititu denbora epe horretan. Hori lortzen badute, Finantza Ministerioak aurrekontuen doitze programan aurkitutako finantzia zuloa estaliko dute.

     7.000 miloi euro horiek, Atenasek, Nazioarteko Diru Funtza eta Europar Batasunarekin hitzartutako dokumentu batzuetan agertzen da. Non diru hori aurrezteko neurri batzuk aipatzen dira.

    Dokumentu hori, Atenasen Parlamentuan aurkeztua izan dena, ez ditu neurri horiek zeintzuk diren argi adierazten baina bai esaten du gastu publikoan mozketa handiak egon beharko direla. Herrialdearen helburua defizita 2015erako  %1,1era jaistea izanda, eta urtea %9arekin itxiko dela aurreikusiz, gastu publikoen mozketa beharrezkoa izango da, nahiz eta sortuko diren istilu publikoak egonda.

    Dokumentuak aipatzen dituen neurriak betetzen ez badira, %4ean baino gehiago egongo da defizita 2015ean.  

Informazio iturria: rtve.estwitter 24hrtve

24hrtve-ren twitterrean agertutako twuitta:
Grecia necesita ahorrar otros 7.000 millones de euros más entre 2013 y 2015 vía 

                                                                Hegoi Gonzalez                                               

FARC-ek bahituak hil ditu berriz ere


Libio Jose Martinez sarjentua

Kolonbiako Indar Armatu Irautzaileetako gerrillariek bahituta zituzten hiru polizia eta Kolonbiako armadako militar bat fusilatu dituzte. Kolonbiako hedabideek adierazi dutenez, hilketa Caqueta eta Putumayo departamentuen mugan gertatu da, bahituak erreskatatzen saiatu diren momentu berberean.

      Afonso Cano, FARC-en lehengo buruzagiaren hilketatik ona, talde iraultzaileak egindako lehenengo hilketa izan da hau. Timochenco, FARC-en buruzagi berria denaren agin pean egiten den lehenengo hilketa izan da hau ere bai. Buruzagi ohiaren hilketa eta gero esan zuten ez zutela haien iraultza etengo eta inoiz baino gehiago borrokatuko zutela. Antza denez, ez zuten gezurrik esan.

      Hildakoen artean, 13 urte baino gehiago bahituta aurkitzen zen Libio Jose Martinez sarjentua dago. Beste hildakoak, Elkin Hernandez Rivas tenientea, Edgar Yesid koronela eta Alvaro Moreno intendentea izan dira.
Timochenco, FARC-en buruzagia

       Juan Manuel Santos Kolonbiako Presidenteak esan duen bezala, FARC-ekoena da bahituen hilketen ardurarik osoa eta "ekintza guztiz ziztrina" izan dela esan du.

Informazio iturria: EitbBBC



                                                                             Hegoi Gonzalez

sábado, 26 de noviembre de 2011

Alderdi islamista garaile izan da Marokoko hauteskundeetan

PJD Justizia eta Garapena alderdi islamista moderatuak lortu ditu Marokoko Parlamentu berrian eserleku gehien. Batez beste botoen %28,5 lortu du. Ganberako 395 diputatuetatik 288 erabakita daude, eta PJDk 80 daramatza, Tayeb Cherkaui Barne ministroak jakinarazi duenez.

Gehien bozkatutako bigarren alderdia Istiqlal alderdi abertzalea da, 45 eskainurekin, eta haren jarraian Independenteen Batasun Nazionala, 38rekin.

Parlamentuan ez dago gehiengo argirik, beraz, PJDk lehen ministroarekin koalizioko gobernua eratu beharko du. Izan ere, konstituzio berriak alderdi bozkatuenak Gobernuaren buruzagitza eskuratzea aurreikusten du.

Udaberri arabiarra hasi zenetik aurreneko hauteskundeak egin dituzte Marokon. Parte-hartze txikiak eta abstentzio handiak markatu dituzte hauteskundeak. 13,6 milioi boto-emailek bozkatzeko eskubidea zuten, baina %45ek soilik eman dute botoa.




Ainhoa Goenaga

martes, 22 de noviembre de 2011

Munduko 7 marabilla natural berriak hautatu dituzte

Amazonas ibaia, Iguazú-ko urjauziak, Halong-eko badia, Komodo irla, Jeju irla, Mesa mendia eta Puerto Princesako urpeko ibaia. Horiek izan dira “New 7 wonders” elkarteak hautatu dituen nazioarteko lehiaketaren irabazleak, Suitzan daukan egoitzan egindako bozkaketa finalean.

Lehiaketari 2007an eman zitzaion hasiera, eta 440 lekuk hartu zuten parte, munduko 220 herrialde ezberdinetatik. 4 urte hauetan zehar zenbait epaile partehartzaileak baztertzen jardun dute, azkenean 28 finalista utziz. Finaleko ekitaldian mundu osoko pertsonek internet, teléfono dei edota SMS mezuen bitartez haien bozka eman zuten eta 7 irabazleak erabaki zituzten:

Amazonas badia (Hegoamerika): 6.800 km-rekin munduko ibairik handiena da, hurrengo 10 ibaien emari batua baino handiagoa dauka, eta munduko ibaien 1/5 hartzen du. Bere inguruan munduko oihan tropikalen erdia hazten da gainera.

Iguazú-ko urjauziak (Argentina): 80 metrotarainoko altuera daukaten 275 jauzik osatzen dituzte, “Garganta del Diablo” ikusgarriena delarik. Argentinako izen bereko errekatik heltzen zaio ura.

Halong-eko badia (Vietnam): Harrizko 3000 irla baino gehiagok sortzen 3. aldiz “Munduko marabilla berry” izendatua izan den leku zorigarri hau, esmeralda koloreko uretatik ateratzen direlarik.

Komodo irla (Indonesia): 5.700 musker erraldoi bizi dira irlan eta oso erasokorrak izatearen fama daukate, horregatik hain zuzen historian zehar “Komodoko Dragoi” ezizena jaso dute. 1817 km osatzen dituzte hiru irlek eta koralak, marrazoak, izurdeak … etab. gordetzen dituzte.

Jeju irla (Hego Korea): Sumendi batetik sortutako irla da, duela ehunka milioi urte sortutakoa. Irlan 360 sumendi aurkitzen dira, tamaina guztietakoak, handiena ia 2.000 m dituelarik.

Mesa mendia (Hego Afrika): Ciudad del Cabon aurkitzen da, itsasoaren mailatik 1.068 m-ra. 2.200 landara ezberdin ditu, itsasoaren erosioak eragindako tontor ia guztiz lauean.

Puerto Princesako urpeko ibaia (Filipinas): 8.2 km-tako ibaia da, lur azpian dagoena eta ibilbide osoan zehar nabigagarria dena. Estalaktita eta estalagmita anitz ditu, eta erdialdean ehunka urteko zuhaitzak dituen kobazulo erraldoi batek edertu egiten du.


Gentza Garcia Mendieta

lunes, 21 de noviembre de 2011

Egiptoko gobernu militarrak dimisioa aurkeztu du


Egiptoko gobernuak, urtarrileko iraultzaz geroztik (Hosni Mubarak diktadorearen heriotzarekin bukatu zena) herrialdeko militarrek osatutako “panpina” taldeak, alegia, dimisioa aurkeztu izan du pasaden gauean. Herritarren protestak, kexuak eta manifestazioek fruituak eman dituzte azkenean, baina ordaindu behar izan duten prezioa oso altua izan da. Iturri ezberdinen arabera, 23 eta 35 lagun hil omen dira azken egunotako erreboltetan, Cairoko Tahrir plazan gehienak.
 
Egiptoarrak bizi duten egoera politiko jasan ezin salatu dute manifestaldi eta gainontzeko ekitaldien bitartez, izan ere, askoren ustez gutxi aldatu da egoera urtarriletik. Are gehiago, batzuentzat egoera txarrera baino ez da Joan, “urtarrileko iraultza baino latzagoa da hau; bertan Poliziaren jazarpena jasan behar genuen, baina orain Polizia eta armadaren aurka borrokatu behar dugu”.

Astebete geratzen da militarrek zin egindako hauteskunde orokorrak heltzeko, Egiptoko historian lehenengoak liratekeenak, baina herrikide askok ez dute uste hitza beteko dutenik, eta kalera atera ezean indar militarra luzerako sufritu beharko dutela ziur daude. Zenbait alderdik hauteskunde kanpainia eten egin dute dagoeneko, eta beraz zail egiten da pentsatzea bozkatze arrunta biziko dugunik. Horrek ez du adierazi nahi, bestalde, hauteskundeak egitea ezinezkoa dela, horrela ikusten dute gutxienez herritar askok, eta poztasunez hartu dute aspaldi bilatzen zuten militarren gobernuaren disoluzioa.

Hona jarraian gertakizunen adierazpen zuzena:

Gentza Garcia Mendieta

domingo, 20 de noviembre de 2011

Kairoko Tahir plaza berriz ere hartu dute militarren aurkako protestekin jarraitzeko


Egipton ehunka pertsona daude batzorde militarraren kontra manifestatzen eta Tahir plaza berriz ere hartu dute haien eginkizunetarako, segurtasun indarrek, jada leku hori kontrolpean zutelarik.
Segurtasun indarrek Efe-ri jakinarazi dion bezala, hiru pertsona hil dira poliziaren eta manifestarien arteko borroketan eta 700 pertsona baino gehiago zauriturik aurkitzen dira. 20 manifestari izan dira atxilotuak manifestazioaren ondoren. Oraingo honetan poliziak oso gogor aritu dela ziurtatu dute opozizioko alderdiek eta argi geratu da hori, borrokak utzi dituen emaitzak ikusita.
Manifestariek nahi dutena armadak boterea uztea da eta gobernu zibil bat eratzea exigitzen dute.
zalantza ugari aurkezten hari dira egongo diren hauteskundeen inguruan. Demokrazia ekarriko ez duela salatzen du Demokratikorako Elkarteko kidea, Ahmed Faushik.

Informazio iturria: eitbBerria
                                                                       Hegoi Gonzalez

Gaddafiren erregimena amaitu da!


 Muammar Gaddafiren oinordekoa, hots, Saif al Islam  atxilotu dute Nigererra alde egiten saiatzen ari zen bitartean. Libiako Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak esan duenez. 
Muammar Gaddafiren kasuan izan ez zen bezala, oraingo honetan, epaiketa "justua" izango du Said al Islamek, edo hori behintzat agindu du Trantsiziorako kontseilu nazionalak. Hala ere, oraindik ez dakite non edo nork epaituko duen eta horren inguruan iskanbilak sortzen ari dira. Iskanbilak ikusita, Libiako lehen ministroak gerrako preso baten moduan epaituko dutela ziurtatu du, nahiz eta herrialdeko erregimen zaharraren sinbolo bat izan.
Nazioarteko Zigor Epaitegiko fiskal nagusi Luis Moren harremanetan jarri da Hagarekin, elkarlanean aritzeko bai atxiloketa prozezuan, baita hura entregatzeko prozesuan ere. Hala eta guztiz, fiskalak esan duenez, Hagak du azken hitza asunto honetan eta beraz haiek erabakiko dutena onartu behar izango da.
Saif al Islamen atxiloketarekin, Gadafiren erregimenaren azken erresistentzia bukatu da. Horregatik, atxoko eguna egun historikotzat hartu dute Libiako biztanleek, haientzako egun oso garrantztsua izan baita.

Informazio iturria: Berria


                                                                         Hegoi Gonzalez


                                                                                                     

viernes, 18 de noviembre de 2011

100 elefante egarriz hil dira Zimbawen


Zimbawen jasaten ari diren lehortea eta beroa direla eta, Hwange Parke Naturaleko ehun elefante inguru hil dira urritik hona. Parke hau herrialdeko “bizitza santutegia” kontsideratzen da.

Tokiko autoritateen arabera, animali dezente hilzorian daude lehorte amaiezin honegatik. Egoera honen aurrean, aska artifizialetara ur edangarria eramaten ari dira. Horrela, Hwangeko elefanteek, 40.000 inguru direnak, errefreskatzeko aukera dute.

Halere, elefanteek distantzia luzea ibili behar dute urasketara iristeko eta horietatik asko eta asko bidetik hiltzen doaz.

Hau guztia lehortearen eraginaz gain, zabarkeriaren ondorioz gertatu dela diote talde ekologistek.

Vitalis Chadenga Parkeko zuzendariak elefante bakoitzak egunero batez beste 225 ur litro edaten dituela argitu du. Zoritxarrez, Parkean ez daude prest behar hori asetzeko. Beraz, 25-30 mila elefante mantentzeko gaitasuna bakarrik dute Hwangen. Gainera, egoera txarrera doa momenturo.


Ainhoa Goenaga

Gorrotoa baztertzeko kanpaina hasi da


Benettonek publizitate kanpaina berri bat martxan jarri du. Munduan dagoen gorrotoari aurre egiteko erronka hartu du. “Unhate”, alegia, “Gorrotorik ez” lelopean tolerantzia eta maitasuna mundu mailan sustatu nahi dituzte proiektu honekin.

Iragarkietan jende oso ospetsuaren irudi “faltsuak” erabili dituzte. Hainbat aurkari politiko elkarri besarkatzen eta musukatzen agertzen dira egin dituzten muntaietan. Tirabira eta arazo askoko harremanak dituzten pertsonaien artean amodioz beteriko eszenak sortu dituzte.

Baina batzuei Benettonen ideiak ez die grazia handirik egin. Vatikanoak “probokazio onartezina” dela esan du. Izan ere, iragarki batean Benedikto XVI.a eta Egiptoko Ahmed el-Tayeb imana elkarri ezpainetan musu bat ematen ageri dira. Vatikanoak egindako presioa dela eta, aita santuaren argazkia kendu behar izan dute azkenean.

 Unhate campaign GUERRILLA ACTIONS

Unhate campaign THE FILM


Ainhoa Goenaga

lunes, 14 de noviembre de 2011

15 hildako Iranen 2 leherketetan

15 lagun zendu dira gutxienez eta beste asko zaurituak izan dira Teheranetik hurbil kokatuta dagoen base militar batean, arma biltegi batek eztanda egitean. Antza denez, 2 leherketa egon ziren guztira, alboan zegoen biltegi txikiago batek ere eztanda egin baitzuen lehenengoaren suak honetara heldu zenean.

Biltegiek armak, bonbak eta tankerako gerrarako tresnak gordetzen zituzten, eta Guardia Islamiar Erreboluzionarioenak (IRGC siglak ingelesez) ziren. Bidganesh herrian jazo da gertakizuna, Alborz-eko probintzian, Teheran-en hegoekialdera.

Ramazan Sharif IRGC-ko komandanteak, baina, azaldu du lehenengo leherketaren kausak ez direla oraindik argitu, eta poliziak ikerkuntzekin jarraitzen omen duela. Edonola ere, ez du uste atentatu bat izan denik, baizik eta biltegiaren edo bertako langileen akats bat, 15 kideen bizitzarekin akabatu duenak. Azkenik, ospitalean zenbait pertsona, "10 baino gehiago", egoera kritikoan aurkitzen direla argitu du komunikabide nazionalen aurrean.

Gentza Garcia Mendieta

Berlusconik behin betiko dimisioa aurkeztu du

2011ko azaroaren 12an, gaueko 8:30tan, bere kargu uztea aurkeztu du Silvio Berlusconik, momentu horrerata arte Italiako lehen ministroa izandakoak. Errepublikako presidentearekin bildu ostean publiko egin zuen Berlusconik bere behin betiko dimisioa, aurreko egunetan berak aurreratu zuen bezala. Bere azkeneko borondatea bete da, baina, eta Italiako Kongresuak berak proposatutako 2012ko Aurrekontu Legeak onartu zituen, berak eskatu bezala.

Bozketan, aurrekontuen aldeko 156 boto egon ziren, kontrako 12 eta abstentzio bakarra. Legedi berri horrekin, hemendik eta 2014ra arteko murrizketa nabariak onartu egin dira, parlamentarien aburuz tarte horretan 60.000 milioi euro aurreztea ahalbideteko dituztenak italiarrentzat. Gainera, Balio Erantzien Zerga (BEZ-a) %20tik %21era pasako da, eta funtzionarioen soldatak izoztuko dira.

"Legea onartu bezain pronto utziko dut kargua. Lehendabizi, ordea, Europako Batasunarekin ditugun konpromisoak bete behar ditugu". Horixe da Berlusconik Napolitanori pasaden asteartean jakinarazitakoa, eta pausoz pauso lehen ministro ordeak planifikatutako sekuentzia bete egin da, italiar asko eta askoren poztasunerako. Orain, gehienek uste dute Mario Monti legebiltzarkidea izango dela Italiako Errepublikaren hurrengo lehen ministroa.

Gentza Garcia Mendieta

domingo, 6 de noviembre de 2011

"Askatasun Olatuak Gazarantz"

Gazaren blokeoa itsasoz apurtzeko asmoz abiatu dira bi itsasontzi Turkiatik. Bata Kanadakoa eta bestea Irlandakoa dira. Askatasuna izena eman diete biei. Gaelikoz Saoirse eta arabiarrez Tahrir deitu diete. Guztira bederatzi herrialdetako 27 ekintzaile doaz itsasontzietan. Osasun laguntzarako materiala besterik ez daramate bertan.

Gazatik 35 miliatara zeudela israeldarrak Askatasun Flotillako itsasontziak abordatu eta portura eraman dituzte. Flotillako 27 kideak zuzenean atxilotuak izan dira. Israelen ilegalki sartzea leporatu zaie. Orain, euren jatorrizko herrialdetara deportatzen hasi dira. Ez diete epaiketarik ez abokaturik izateko aukerarik eman.

Abordaian ur-kanoiak erabili dituzte israeldarrek. Zorionez, ez da zauriturik egon.

Israelek Gazari 2006an ezarri zion blokeoa apurtzeko 11. saioa izan da hau.



Aurreko Askatasun Flotillarekin gertatutakoa salatzeko eta flotilla berri hau bultzatzeko spota:


Ainhoa Goenaga

Papandreuken dimisioaren truke eskaintzen du opozizioak laguntza

Andreas Papandreu

Papandreuk dimisioa aurkezten badu krisitik ateratzeko  laguntza emateko prest dagoela  adierazi du "Nueva Demokrazia"-ren buruzagiak, Antonis Samarasek. Horrela bere alderdiak arazoetatik ateratzeko irtenbidea bilatuko lukeela adierazi du. Samarasek Greziako presidentearekin bilera bat izan ostean horrela azaldu da komunikabideengana: " irtenbidea bilatzeko prest nago, baina Papandreuk dimisioa aurkeztu behar du.

Antonis Samaras
     Presidenteak politikari guztien ardura eskatu du eta kohesio gobernu bat eratzeko akordio batera ailegatu behar dela azaldu du, interbidea aurkitu nahi badute. Hau azaldu ostean, Papandreuk jaunak bere taldearekin elkartu da eta akordio batera ailegatzen badira dimizioa aurkesteko prest dagoela adierazi du.

     Gobernuko bozeramailea, Illias Mosialosek, gaur bertan akordio batera ailegatuko direla uste duela adierazi du eta Papandreuk gobernu horretan ez egotearen aukera dagoela onartu du. 


Informazio iturriak: eitbEl Pais

                                                                       Hegoi Gonzalez

Alfonso Cano FARKeko burua hil du Kolonbiako armadak

Operazio militar batean hil dute Alfonso Cano, FARCeko burua izan dena. Informazioa Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak baieztatu du eta FARCeko buruzagiaren bikotekidea ere bai hil dutela ere esan du. Ere bai esan du, FARCeko kide batzuk ere lagundu zutela buruzagiaren hilketan.

     historian FARCi emandako kolperik handiena izan da hau eta horrela, Santos jaunak, honetaz baliatu da talde gerrillariaren desagerpena eskatzeko. Hori egiten ez badute, kartzelan amaituko baitira.
Halan eta guztiz, talde gerrillariak albistea entzun eta gero gertakari honek  ez desmobilizaziorik ezta bake prozezurik eragingo duela azaldu du eta beraz haien ariketekin jarraituko dutela.

     Hitz hauekin azaldu dute FARCeko kideek mezu baten bidez ez dituztela haien eginkizunak  bertan behera utziko:

“ Ez dugu amorerik emango eta Kolonbiako agintarien aurka borrokatzen jarraituko dugu”.
" Kolonbiako bakea ez da gerrilarien desmobilizazioarekin iritziko, matxinada hau sorrarazi zuten kausen desagertzearekin baizik"

Informazio iturriak: Berria, eitbEl Pais

                                                                  Hegoi Gonzalez
                                


                

sábado, 5 de noviembre de 2011

Afganistango gerra amaiezina

Afganistango gerrak hamar urte betetzen ditu aurten. Sufrimendua eta heriotza hamar urte luzez pairatu ondoren, herrialdearen egoera hasieran baino okerragoa da.


Hasiera batean, talibanak boteretik kentzeko eta Al Qaeda eta Osama bin Ladenekin akabatzeko sartu ziren hainbat herrialde EEBBei jarraituz Afganistanen. Askatasun iraunkorra izena eman zioten operazioari.

Orain, operazio hori ezerezean geratzeko bidean da. Militar atzerritzarren atzera-egite prozesua martxan da jada. Soldaduak Afganistanetik erretiratzen hasi dira pixkanaka. 

Erretretarekin batera estatu batuarrek eraso gogorra jasan dute. Atentatu suizida bat egon da Kabulen duela egun batzuk. NATOko hamahiru soldadu eta lau afganiar hil dira erakunde militarraren ibilgailu batzuen kontrako erasoan. Bonba-auto bat leherrarazi du ekintzaile suizida batek.

 
Kabul suicide Bomb Attack



Ainhoa Goenaga