Vistas de página en total

Mostrando entradas con la etiqueta Israel. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Israel. Mostrar todas las entradas

domingo, 6 de noviembre de 2011

"Askatasun Olatuak Gazarantz"

Gazaren blokeoa itsasoz apurtzeko asmoz abiatu dira bi itsasontzi Turkiatik. Bata Kanadakoa eta bestea Irlandakoa dira. Askatasuna izena eman diete biei. Gaelikoz Saoirse eta arabiarrez Tahrir deitu diete. Guztira bederatzi herrialdetako 27 ekintzaile doaz itsasontzietan. Osasun laguntzarako materiala besterik ez daramate bertan.

Gazatik 35 miliatara zeudela israeldarrak Askatasun Flotillako itsasontziak abordatu eta portura eraman dituzte. Flotillako 27 kideak zuzenean atxilotuak izan dira. Israelen ilegalki sartzea leporatu zaie. Orain, euren jatorrizko herrialdetara deportatzen hasi dira. Ez diete epaiketarik ez abokaturik izateko aukerarik eman.

Abordaian ur-kanoiak erabili dituzte israeldarrek. Zorionez, ez da zauriturik egon.

Israelek Gazari 2006an ezarri zion blokeoa apurtzeko 11. saioa izan da hau.



Aurreko Askatasun Flotillarekin gertatutakoa salatzeko eta flotilla berri hau bultzatzeko spota:


Ainhoa Goenaga

domingo, 30 de octubre de 2011

Bost palestinar hil ditu Israelek

Israelgo armadak hegazkin batekin eraso egin dio Al Quds Brigaden entrenamendu gune bati Gazan. Bost ekintzaile hil dituzte. Gainera, beste hiru zauritu dituzte. Itxuraz, ezbehar bat izan da, baina Maan Palestinako agentziak Israelgo armadaren eraso zuzena gertatu dela jakinarazi du. Brigada palestinarren arabera, bi misil bota ditu hegazkinak.

Israel erasoaren egilea bezala agertu da. Israelgo hegazkin militarra izan dela argitu du. “Israelera irismen handiko koheteak botatzeko prestaketa lanak egiten ari zen talde terrorista baten kontra egin dugu”, arrazoitu du armadak. “Ez dugu onartuko gure herriko zibilen eta soldaduen aurkako erasorik. Ondorioz, Israelgo Estatuaren kontra terrorismoa darabilen orori gogor egingo diogu”, azaldu dute.

Eraso horri erantzunez, brigada palestinarrek hainbat kohete bota dituzte Israelera.

Hildakoen artean Ahmed Sheij Jalil brigadetako buruzagi beteranoa aurkitzen da. Al Quds Brigadek Yihad islamdarraren talde armatua osatzen dute.


Ainhoa Goenaga