
Seidewitzen hitzetan eraikina gauean zehar egiten jardun zuten, eta
udazkeneko hotza jasan ahal izateko nahiz bilkurak bertan antolatzeko ari ziren
eraikitzen, "hau ez da indarkeriazko mugimendu bat" lelopean.
Poliziaren hitzetan, egurrezko eraikina arriskutsua zen bertan zeuden
pertsonentzat, eta antza hori izan da huste eta atxiloketaren arrazoi nagusia.
Aipatzekoa da polizia aktibistak atxilotzen hasi denean horietako 6 eraikinaren
goiko aldera (bi pisu zituen) kateatuak zeudela protesta modura. 200 bat
pertsona bildu omen ziren ikuskizun negargarriaren lekukotzat.
Ez da lehenengo aldia "Occupy Wall Street"-eko kideek
tankerako indarkeria egoera bat sufritzen dutena, izan ere, azken asteotan New York, Los Angeles, Dallas, Oakland...
bezalako hiri handietan egoera oso antzerakoak bizi izan dituzte.
Gentza Garcia Mendieta
No hay comentarios:
Publicar un comentario