Michele Zagaria, 53 urteko "Casalesi" italiar mafiako klaneko
buruzagia atxilotu zuen poliziak asteazkenean. Bere klana, kamorra osoko arriskutsu
eta odoltsuenetakoenetakoa kontsideratua dago.
16 urte zeramatzan Zagariak poliziarengandik ihes egiten fugitibo
bezala, eta Casal di Principen, Italiako hegoaldean, kokatua dagoen lur azpiko bunker
batean aurkitu izan du poliziak. Ez da atxiloketa aislatu bat izan, eta nahiz
eta hasieratik Zagaria zen xede nagusia, 100 polizia agente baino gehiagok
hartu izan du parte operazioan, Casalesien klana oinarrietatik bertatik
desegiteko. Napoliko Antimafia Zuzendaritzak baieztatu duenez, Casapesenna udalerriko
zenbait etxe erregistratu ditu poliziak, eta, haien hitzetan, mafiaren
"kapoa" atxilotu dutenean "Estatua gailendu da" adierazi
omen du.

Gentza Garcia Mendieta
No hay comentarios:
Publicar un comentario