Santiago Bernabeuko harmailak jendez gainezka daude. Denak zuriz eta
gorri-urdinez jantzita daude. Bat-batean, jokalariak atera dira futbol zelaira jarraitzaileen
txalo, oihu eta abestien artean. Emozioa, lehia eta urduritasuna sumatu daiteke
jendartean. Arbitroak txilibitua jo du ikuskizunari hasiera emateko.

30. minutuan jada Alexisek berdinketa lortu du Messiren laguntzaz.
Atsedenaldiaren ostean, Bartzelonak erraz agindu du zelaian. 54. minutuan
1-2koa jarri du markagailuan Xavik. Errematatzeko, 66. minutuan, 1-3koa egin du
Cesc Fabregasek, garaipen legendarioa lortuz..

Bestalde, Leo Messi Bartzelonako jokalari giltzarriak primeran jokatu du. Nahiz
eta ez duen golik sartu, Cesc eta Alexisekin batera bitan asmatzea lortu du. Badirudi
argentinarrak ez duela inoiz ere huts egiten.
Mundu osoko futbol-zaleek gertutik jarraitu duten partidua izan da. Mende
honetako futbol-partidarik nabarmenena dela komentatu da. Gainera, Guardiolak
berriro erakutsi du bere taldearen indarra zelaian. Real Madril bere hodeitik jaitsarazi
du. Momentuz, zuriek ezin dute gorri-urdinen aurka lehiatu.
Ainhoa Goenaga
No hay comentarios:
Publicar un comentario