Emakume eta gizonen
arteko balantza orekatzea da gaur egungo erronka garrantzitsuenetarikoa
Ainhoa
Goenaga
Emakume
etxekoandrearen garaiak aspaldi geratu ziren atzean. Emakumeek lan mundura
salto egitea lorpen handia izan zen berdintasunaren izenean, baina bidea
arantzaz betea dago oraindik eta familia eta lanaren uztartzeak hainbat kezka
eta arazo sortzen ditu egun. Lanean ari diren emakumeek ezin diote nahi bezainbeste
dedikazio eskaini haurrei, baina jakina, ez diote beraien ibilbide
profesionalari uko egin nahi. Egoera honen aurrean, gizarteak eta administrazioak
badute zer esan eta zer egin. Hainbat herrialdeen lehiakortasuna eta belaunaldi
erreleboa jokoan dago, gizon eta emakumeen arteko berdintasunekin batera.
Generoen
arteko balantzak desorekatuta dirau, eta horrela jarraituko du negozioak
gizonezkoei bakarrik dagozkien kontuak bezala hartzen diren bitartean. Gizonezkoa
langile eredutzat hartzen duten enpresak fikzioan oinarritzen dira. Alde
horretatik, norvegiarrek argi utzi dute berdintasunetik abiatu behar dela gailurrera
iristeko. Haiek parekotasuna bermatzeko kuota ezarri zuten aurreneko aldiz.
Enpresa handien Administrazio Kontseiluak lanpostuen %40a gutxienez
emakumezkoek okupatzea ezarri zuen. Horrela, 2002an enpresa handien
pertsonalaren %7a osatzetik %44a osatzera pasa dira emakumeak. Orain, Norvegia
Giza Garapen Indizean lehen postuan dago. Are gehiago, NBEk norvegiarrekin
alderatzen ditu beste herrialdeak ongizate maila neurtzean.
Konparazioak
eginez gero, diferentzia nabarmen bat ikus dezakegu Norvegia eta Espainia edo
Euskal Herriaren artean. Han, haurra jaiotzerakoan, sei asteko baimena hartzen
du derrigorrez amak eta, gero, urtebetekoa du aukeran. Gainera, aldiaren
gehienean, soldata osoa kobratzen du. Aitak ere hamar asteko baimena hartzeko
aukera du. Espainian guraso langileei eskainitako erraztasunak askoz ere
murritzagoak dira. Jone Bengoetxea ELAko ordezkariaren iritziz: “Lege eta herri
instituzioek ez digute aukera handirik ematen lana eta bizitza pribatua
bateragarri egiteko”.
Pasadan urtean, Europako lan ministroek baztertu
egin zuten amatasun baimena soldata osoarekin 20 astera luzatzeko proposamena.
Hala eskatu zuen Europako parlamentuak, baita bi asteko aitatasun baimena ere,
baina krisi egoera dela eta, ministroek ez zuten ideia babestu. Valeriano Gomez
Espainiako lan ministroak uste du amatasun baimena luzatzean zailagoa egiten
dela emakumeak lan merkatura itzultzea. “Amatasuna babesten duen arau bat nahi
dugu, baina baita emakumeak merkatura erraz itzultzea ere”, esan zuen.
Horregatik, Espainian amatasun baimena 16 astekoa bakarrik da. Aitatasun
baimena, aldiz, bi astekoa besterik ez. Berez, Europako parlamentuak
proposatutakoa betetzen du, baina ez da familiaren egiturara inondik inora ere egokitzen.
Azken batean, Europar Batasuneko herrialdeetan amatasun
baimenak gutxienez 14 astekoa izan behar du; aitentzat, berriz, ez dago
gutxienekorik. Ondo kostatako erabakia da. 2008tik ibili da proposamena atzera
eta aurrera. Dena den, hala moduzko aurrerapausoa da. “Aurrerapausoa bada,
baina txikia”, adierazi du Maria Silvestre Emakundeko buruak. Haren arabera, Europa
biztanleen zahartzeaz ohartu da eta kezkatuta dago jaiotza tasa txikiagatik.
Silvestrek dio emakumeei nolabait erraztu egin nahi zaiela lana eta amatasuna
batzea biak batean egin ahal izateko: emakumeak biztanleria aktiboan sartuz eta
hurrengo belaunaldiak bermatuz. “Berdintasuna bai, baina neurri hauekin eraginkortasun
ekonomikoa lortu nahi da”, azaldu du.
“Lana eta familia bateratzea, gauza bera izan beharko litzateke gizon eta
emakumeentzat, baina ez da”
Marisol
Goikoetxea, Enpresa kudeatzailea eta ASPEGI Emakume Profesional eta Enpresarien
Elkarteko presidenteordea
Nahiko
maiz ematen da emakumeek lanaldia murriztea haurra zaintzeko. Berez hori
norberaren aukera izan beharko luke, baina behin baino gehiagotan inguru oso
batek bultzatzen du ama erabaki hori hartzera. Bigarren edo hirugarren haurra
edukita, emakumea jada etxean geratzen da betiko. “Lana eta familia bateratzea,
gauza bera izan beharko litzateke gizon eta emakumeentzat, baina ez da”, aipatu
du Marisol Goikoetxea ASPEGI Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteko
presidenteordeak. Langile Estatutuaren Legean jasota dagoen araudiak gizonezkoa
ere zaintzaren eta familiaren arduretan txertatu beharko luke, erantzukizuna
partekatua baita.
Ama langileen zailtasunak
Lanean
dabiltzan amek traba asko topatzen dituzte eta lan-aukera eskasak jasaten
dituzte. Lan-orduak murrizten dituenak kotizazioa ahultzen du, eta horrek
erretirorako baldintza okerragoak dakarzkio. Bestalde, egun osoz lan egiten
jarraitzen duenak bi lekutan egon beharraren arazoak pairatzen ditu. Izan ere, bi
lekutan egoten saiatzean, azkenean inon ez egotea eta ezer ez fundamentuz
egitea eragiten du.
Gehienetan
emakumeak direnez baimenak hartu edo murrizketak egiten dituztenak,
diskriminazio estatistikoa sortzen da. Haurrak zaintzeko eskatutako eszedentzietatik
%90 baino gehiago emakumeenak dira. Orduan, emakumeen lana ordezkagarritzat
hartzen da, bigarren mailakotzat. Hori dela eta, maila baxuagoko postuak eta
soldatak eskuratzen dituzte.
Emakumeen
ugalkortasun datuei erreparatuz, EAEn ugalkortasun tasa 1,2koa, Espainiako
estatuan 1,3koa eta Europan 1,5koa direla erakusten dute estatistikek. Nazio
Batuen Garapenerako programak dio belaunaldi erreleboa eta Gizarte Segurantza
bermatzeko behar den gutxieneko tasa 2,1ekoa izan behar dela. 2050. urterako
aurreikuspenek diote beharrezko langile kopuruari ezingo zaiola erantzun, ezta
emigrazioarekin ere. Hau gizarte osoaren arazoa da, eta hala erantzun behar
zaio.
“Bizi garen eredu sozioekonomiko honetan produktibitatea eta kontsumoa
lehenesten dira eta bazterrean uzten da pertsonen ongizatea”
Josune
Martirena, psikoterapeuta eta guraso eskolen eta edoskitze eta heziera
naturalaren aldeko taldeen koordinatzailea
“Bizi
garen eredu sozioekonomiko honetan produktibitatea eta kontsumoa lehenesten
dira eta bazterrean uzten da pertsonen ongizatea. Lehenetsi behar duguna
gizartearen ongizatea da eta, horretarako, sistemako elementu ahulena hartu
behar dugu oinarri: haurra. Lehentasun horiek ezarrita, familian zentratutako
sistema eraiki behar da”, azaldu du Josune Martirena guraso eskolen eta
edoskitze eta heziera naturalaren aldeko taldeen koordinatzaileak.
Genero berdintasunaren foroa (Emakunde)
Gurasotasun baja Espainian
Bibliografia:
-
Argia
-
Berria
-
Emakunde
-
Adierazpenak
o
Jone
Bengoetxea à ELAko ordezkaria
o
Maria
Silvestre à Emakundeko burua
o Marisol
Goikoetxea à Enpresa kudeatzailea eta ASPEGI Emakume
Profesional eta Enpresarien Elkarteko presidenteordea
o
Josune
Martirena à Psikoterapeuta eta guraso eskolen eta
edoskitze eta heziera naturalaren aldeko taldeen koordinatzailea