Durbaneko Aldaketa Klimatikoaren Gailurra porrot hutsa izaten ari da
Kyotoko protokoloa bizirik mantentzeko asmoarekin 195 herrialde bildu dira Durbaneko
goi-bileran, Hegoafrikan. Bertan, berotegi efektua ahal den heinean murrizteko
neurri berriak hartuko omen dituzte.
Berez, Kyotoko protokoloa berriztatzean zentratuko dira, batik bat. Hau
1997an sinatu zen eta 2005ean jarri zen martxan. Funtsean, gas kutsakorren
isurketa mundu mailan gutxitzea du helburu. Baina, justu gehien kutsatzen
dutenak, Estatu Batuak, Txinak, Indiak eta Brasilek, ez dute inoiz akordio hau
berretsi.
2012 bukaeran Kyotoko protokoloa amitutzat emango da. Horren aurrean, beste
konpromiso denboraldi bat hartzea proposatu du NBEk. Baina, Japon, Kanada eta
Errusia ez daude ados. Estatu Batuak eta gainontzekoak konprometitzen ez diren
bitartean, beraiek ere ez direla konprometituko diote.
EBko Klima Aldaketaren Aurkako Ekintza-ko
komisarioa Connie Hedegaardek hasiera eman dio Durbaneko Klimaren Gailurrari eta
hainbeste pentsatu beharrean, zerbait egin behar dela defendatu du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario