Urtean pare bat
aldiz bizi ohi dugun mendeko partidurik onenaz gozatu ahal izan genuen atzo, Bartzelona
eta Real Madril galaz jantzitako Santiago Bernabeu futbol zelaian aurrez aurre
jarri zituen klasiko handian. Ikusmin handia sortu izan du norgehiagokak, inoiz
baino gehiago agian, Madrilgo taldearen bolada ezin hobean oinarrituz, baina
ohiko bihurtzen ari den bezala erakustaldi itzela eskaini zuten kuleek 83.500
lagunen aurrean, 1-3 gailenduz. Partidu bizia, azkarra eta lehiatua izan zen,
futbola handi egiten duten horietakoa, azkenean indartsuenaren legeak erabaki zuena.

Hurrengo minutuetan Barça guztiz ezezaguna ikusi zen neurketan,
zelaian bere lekua aurkitu ezin, erasoan kamuts eta Madrildarren erasoen
aurrean zailtasun handiz defendatzen zirenak. Egoeraren aurrean Cristiano
Ronaldok eta Benzemaren arteko aukera
paregabea izan zuten 25. minutuan diferentzia handitzeko eta partidua
bideratzeko, baina bere burukada zuzen-zuzenean Valdesen eskularruetara bidali
zuen frantsesak.
Zoramena nagusi zen
Madrilgo zalegoaren artean, urte askoren ostean kapitaleko taldea etsai nagusia
baino gehiago zela zirudien; ispilatze hutsa izan zen, baina, partiduak
eskainiko zuenaren aurrean.
Arenan zauritutako
gladiadorearen tankera lurretik altxatu eta partidua zerotik hasi zen Bartzelona, talde handiek bakarrik egiten
duten bezala. Hasiera traketsari konponbidea emate bidean bere aurpegi bat
erakutsi zuten Pep Guardiolaren mutilek, eta taldearen ikur eta itsasargi den
Lionel Messi argentinarra buru, partidua guztiz irauli zuten hurrengo
minutuetan. Aurrelariaren jokaldi burutsu bezain ikusgarri batean Alexis
Sanchezi areatik hurbil utzi zion baloia, eta honek abiaduraz defentsari
gailendu eta baloia gurutzatuz Casillas gainditu zuen berdinketa ezartzeko
(30´, 1-1).
Dagoeneko ez zen
hain argia Madrilen jokoa, hasierako argitasuna bertan behera geratu zela
zirudien, eta ahal bezala atsedenaldira banako markagailuarekin ailegatzea
lortu zuten.
Bigarren zatia
lehenengoaren amaieraren ildotik igaro zen, eta minutuak aurrera joan ahala
geroz eta ukigarriagoa zen kataluniarren nagusitasuna. Hasieratik bertatik
Bartzelonak bere legea inposatu zuen, eta eduki zuen lehen aukera garbian Xavi
kapitainak, zorte apur batekin, baloia sareetara bidali zuen areatik kanpoko
jaurtiketa gogor baten bidez (54´, 1-2).
Dagoeneko ez zen liderraren hasierako joko
erasokor eta bertikal argiaren izpirik geratzen, panpina apurtua zirudien
aurkariaren aurrean. Bartzelonak, bestalde, nagusitasun egoeratik ahal bezain
etekin handiena ateratzea xedetzat hartuta, talde jokaldi gogoangarri baten
bidez partidua guztiz apurtu zuen Cesc Fábregasen burukada baten bidez. Messik
zelai erditik hasitako abiatze azkarra eskuin hegalera zabaldu zuen, bertan
zegoen Dani Alvesek Fabregasek porteria barrura kalitatez bidaliko zuen aire
bidezko pase zuzena egin zezan (66´, 1-3).
Markagailua ez zen
gehiago mugituko norgehiagokaren bukaerara arte, nahiz eta etxekoek azken
minutuetan partiduari buelta emateko saiakerak egin zituzten. Irmo agertu zen
txapelduna defentsan, eta amaieran, beraz, 3 puntuak Bartzelonarantz eta inoiz
baino liga irekiagoa aurretik.
Gentza Garcia Mendieta
No hay comentarios:
Publicar un comentario