Vistas de página en total

lunes, 31 de octubre de 2011

Moja batek su eman dio bere buruari Tibeten protesta gisa

Tenzin Wangomo 20 urteko mojak bere buruaz beste egin du bere gorputzari su ematean, Tibeteko bere komentuan. Kausa, zendu baino lehen berak adierazi zuen bezala, Txinaren errepresioa salatzea izan da. Bere kideek, lagun baten galera sentitzeaz gain, Tibeteko budisten erlijio askatasuna eta Dalai Lamaren itzulera aldarrikatu izan dute.

Ez da baina, tamalez, horren tankerako protesta bat burutzen duen lehenengo pertsona. Azkeneko zazpi hilabetetan, martxotik ona, Tibeteko hamar fraide eta mojek eman diote su haien buruei berdinagatik kexatzeko eta nazioartekoan oihartzuna izan dezan.

Txinatarren partetik jasotzen duten tratuari gehiago eutsiko ez diotela argi adierazi du gaur Tibeten Aldeko Nazioarteko Sareak (ITN), eta Txinatarren neurriei aurre egiteko manifestazio eta protesta baketsuak egiteko deitu dute munduan zehar.

Gentza Garcia Mendieta

Emergentziazko lurreratze batek bidaiari guztiak salbatu ditu Polonian


Tadeusz Wrona pilotu poloniarraren izena ez dute erraz ahaztuko Varsoviako aireportutik bizirik eta osorik ateratako 231 bidaiariek. Ezta ere hegazkinak lurreratze sistema hidraulikoan akats bat zeukala komunikatu zietenetik hegazkinetik atera ziren arte gorputzean izandako izualdia eta ikara. Antza denez, Newark-eko aireportutik (New Jersey) atera zirenetik ordu erdira ohartu ziren hutsegiteaz, eta bi F16 caza hegazkinek lagundu behar izan zuten Varsoviaraino. Hemen daukazue lurreratzearen bideoa ikusgai.


Hegazkinak, Boeing 767 batek, primeran pasa izan zuen aireratu baino lehenagoko azterketa, eta Wrona pilotu beraren hitzetan, ezerk ez zuen aditzera ematen horrelako ezbeharrik jazo zitekeenik behin aireratuta. "Arazo barik 500 aldiz baino gehiago" bidaiatu izan duela azaldu du gizonak, eta lurreratze ezin hobea "milagro" bezala definitu izan du.

Kontuak kontu, egi hutsa den bakarra bada lurreratzeko orduan sistemak ez zuela behar bezala erantzun, gurpilak huts egin zuten, eta pilotuaren abileziak soilik salbatu zituen bidaiariak ezbehar handi batetik.


Gentza Garcia Mendieta

Estatu Batuak zuriz jantzi dira Halloweenerako

Aspaldiko elur-ekaitz gogorrena iritsi da Estatu Batuetako ipar-ekialdera. Elurrak ustekabean harrapatu ditu estatu batuarrak guzti-guztia zuriz estaliz. Zoritxarrez, elur gortinak ezbehar dezente sortu ditu. Izan ere, EEBBetako zonalde hori jende asko bizi den lekua da. Bi miloi eta erdi biztanle argi-indarrik gabe gelditu dira eta bederatzi hildako eragin ditu elurrak. Gainera, hainbat hegaldi atzeratu ditu eta herri batzuk guztiz isolatuta utzi ditu.

Chris Christie New Jerseyko gobernadoreak larrialdi-egoera deklaratu du. Pensilvaniatik New Yorkeraino iritsi da elurtea. Connecticut, Virginia eta Maryland ere zuri gelditu dira tartean. Inoiz ez zen horrelakorik gertatu EEBBetan. Lehenengo aldia da urrian bertan horrelako elurte ikaragarria pairatzen dutela, normalean azaroan hasten baitira elurteak.



Ainhoa Goenaga

domingo, 30 de octubre de 2011

Bost palestinar hil ditu Israelek

Israelgo armadak hegazkin batekin eraso egin dio Al Quds Brigaden entrenamendu gune bati Gazan. Bost ekintzaile hil dituzte. Gainera, beste hiru zauritu dituzte. Itxuraz, ezbehar bat izan da, baina Maan Palestinako agentziak Israelgo armadaren eraso zuzena gertatu dela jakinarazi du. Brigada palestinarren arabera, bi misil bota ditu hegazkinak.

Israel erasoaren egilea bezala agertu da. Israelgo hegazkin militarra izan dela argitu du. “Israelera irismen handiko koheteak botatzeko prestaketa lanak egiten ari zen talde terrorista baten kontra egin dugu”, arrazoitu du armadak. “Ez dugu onartuko gure herriko zibilen eta soldaduen aurkako erasorik. Ondorioz, Israelgo Estatuaren kontra terrorismoa darabilen orori gogor egingo diogu”, azaldu dute.

Eraso horri erantzunez, brigada palestinarrek hainbat kohete bota dituzte Israelera.

Hildakoen artean Ahmed Sheij Jalil brigadetako buruzagi beteranoa aurkitzen da. Al Quds Brigadek Yihad islamdarraren talde armatua osatzen dute.


Ainhoa Goenaga

Ez diote uzten bortxatutako neskato bati abortu terapeutikoa egiten

12 urteko gazte bat haurdun geratu zen bortxatuta izan eta gero Nikaraguan. Gaztea haurdunaldiaren 36. astean dago orain.Nahiz eta hain adin baxua eduki eta gaztea osasun egoera larrian egon, gobernuko agintariek ez diote permititzen abortu terapeutikoa betetzen. Horregatik, abortu terapeutikoaren zigorraren polemika berpiztu da Nikaraguan gobernua, eliza eta gizartearen artean.


     Rosario Murillo, Nikaraguaren lehen damak esan duen bezala, oso egoera larrian dago neskatoa. Halan eta guztiz, egoera kritikoan izanda ere, gobernuak ez dio permititzen abortua egiten.


     Logikoa denez, neskatoaren gurasoek, neskatoaren bizitza arriskuan dagoela ikusita, abortua eskatu dute. Baina Murillok esan duenez, Daniel Ortega, bere senarraren gobernuak, bizitza babesten du, eta hare gehiago haurdunaldia bukatzear dagoenean. Horregatik ez diete uzten abortua praktikatzen. 


Informazio iturria: eitb


Nikaraguako abortu terapeutikoaren legea


                                                        Hegoi Gonzalez

Michael Higgins izango da Irlandaren bederatzigarren presidentea

Michael Higgins laboristak irabazi du Irlandaren presidentzia hauteskundeak. Mary McAleese-en lekukoa hartu du 70 urteko irlandar honek boto guztien %39a lortuz, 1.007.104 boto hain zuzen ere.


      Beraren aurkari nagusia Sean Gallagher enpresaburu independentea izan da Higgins irabazi duela esan duena. Gallagher jaukak bigarren geratu da botoen %28arekin, 628.114 boto hain zuzen ere. Hirugarrena Martin McGuiness, Sinn Feineko alderdi independistaren hautagaia izan da. hauteskundeetara aurkeztu den lehenengo aldia izan da eta botoen %13arekin geratu da, 265.96 botoekin hain zuzen ere. 


      Ostegunean izan ziren hauteskundeak eta 7 hautagai egon ziren. Guztietatik Michael Higgins izan da nagusiena. %50ekoa izan da aurtengo hauteskundeen partaidetza.


Informazio iturria:    berria


partidu laboristari buruzko informazioa


                                                           Hegoi Gonzalez

lunes, 24 de octubre de 2011

24 turkiar soldadu hil dituzte PKKren eraso baten

PKK gerrilla kurduak (Kurdistaneko Langileen Alderdia) 24 militar turkiarren bizitzarekin akabatu eta beste 18 zauritu ditu Hakkari Turkiako probintzian, Iraken mugatik hurbil, 8 postu militarren aurka eraso antolatuen bidez. Horrela egiten zion erreferentzia gertakizunari euronews-ekPKKak, bere partez, erasoen erantzule bezala aurkeztu du bere burua, eta ez hori bakarrik, Turkiako tropak mugitzen hasi zirenetik hildako eta zaurituen artean 100 baja baino gehiago aldarrikatu ditu, turkiarren artean. Azkeneko atentatu hau herrialdean azken hamarkadetan jazotako larriena izan da, eta horren jakitun Erdogan lehen ministroak azkar jo zuen telebista nazionalera, herritar guztiei lasaitasunezko mezua helarazteko: "Ez dugu atzera pausurik emango eta ez dugu herrialdearen milimetro bakar bat emango. Etsaiak hori jakin beharra dauka".


Gogoratu dezagun pasaden ostiralean Turkiak Kurdistanen soldaduak sartzen hasi zela, PKK gerrilla kurduko baseak suntsitzeko asmoz eta taldearekin behin betiko amaitzeko intentzioaz. Horretarako 22 batailoik igaro zuten muga hasiera baten, edo beste era batera esanda, 10.000 soldadu inguru, baina momentu honetan zifra hori bikoiztu dela pentsatzen dute nazioarteko erakunde askok. 


Gentza Garcia Mendieta

Cristina Fernandez Argentinako hauteskundeak berrirabazi ditu sekula ez bezalako aldeaz

Cristina Fernandez Frente para la Victoria (FpV) alderdiko liderrak eta azken lau urteetako Argentinako presidenteak bere jardunean jarraituko du hurrengo 4 urteetan. Lortutako garaipena, gainera, gogoratzen den handienetakoa izan da, bigarrenari, Hermes Binner sozialistari, alegia, 30 puntu baino gehiago atereaz. Fernandezek boto guztien ia % 54a lortu izan du, Binnerren % 16aren aurrean eta horrek presidentzia emateaz gain, parlamentuan nahi erara jarduteko aukera eskaini dio, atal guztietan izango baitu erabakiak hartzeko eskubide osoa.

Argentina banatzen duten 24 barrutietatik 23tan lortu du garaipena, eta gainera, 116 kide izango ditu parlamentuan, UCR-en 41en aurrean. Horrela, FpV-ko burua Amerikan hauteskunde batzuk bigarrenez irabazten dituen lehen emakumea bihurtu da, eta bere alderdiarentzako 3. legislatura erdietsi du jarraian.



Gentza Garcia Mendieta

Wikileaks denboralki itxi behar izan dute

 Wikileaks denboraldi baterako itxita egongo da finantziazio arazoengatik. Beraz, mundu osoko gobernuentzat konprometigarriak izan diren dokumentuak argitaratu dituen erakundeak, sekretuak argitaratzeari utziko dio  denboraldi batean, behintzat dirua lortu arte.

      Informazio honen berri Julian Assangek, Wikileaks-en sortzailea eman du, Londresen emandako hitzaldi batean. Gainera, sexu erasoak egitea leporatu diote eta oraintxe bertan kartzelan eta epaitegian zer gertatuko den itxaroten dago. 

     Momentu txarrak dira informatika aroaren maisu honetarako eta lanean hasi da jada arazo ekonomikoak konpontzeko. Nola? Sare sozialetan bere miresleen artean diru laguntzak eskatzen hasi da adibideaz. twitterrean adibidez.

     Arazo ekonomikoen zergatiak ere azaldu ditu Assangek. Amerikako hainbat bankuen blokeo ekonomikoa jasan dutela adierazi du.

Informazio Iturriak:   wikileaks twitter
                                        eitb 


                                                                            Hegoi Gonzalez             

Hiru boluntario bahitu dituzte Aljerian


Saharar errefuxiatuen kanpaleku batean hiru kooperante atzerritar bahitu dituzte. Bahituak Mallorkako Enric Gonyalons, Extremadurako Ainhoa Fernandez eta Italiako Rosella Urru dira. Enric Gonyalons Mundubat GGKE euskalduneko kidea da eta, azken berrien arabera, zauritua egon liteke.

Hirurak boluntario gisa lanean ari ziren sahararrekin Tindoufen, Aljerian. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren ustez, bahitzaileak Malitik sartu dira eta kanpalekuko atzerritarren gunera jo dute zuzenean erasoa.

Oraindik ez dakite ziur nortzuk diren bahitzaileak eta zein den beraien asmoa, baina jada hasi dira jazarpenarekin. Bahiketa talde terrorista islamiko erradikal bati egozten diote. Bada ezpada ere, zaintza areagotu dute lankide boluntarioak dauden lekuetan.



 Ainhoa Goenaga

Iñigo Erce: "Zure web gunearen izaera oso ondo definituta egon behar da"

eitb-ren web gunearen izaeraren aldaketaren zergatia azaldu du Iñigo Ercek Euskal Herriko Unibertsitatean emandako hitzaldi batean. Iñigo Erce, eitb-ren web guneko gaurkotasun saileko burua da gaur egun eta bere ardurapean kirol, kultura eta albiste sailak daude.

    Milaka web gune daude gaur egun sarean eta horregatik web gune bakoitzaren izaera oso ondo definituta egon behar dela adierazi du kazetariak. Horregatik, urte beteko proiektua garatu ondoren, eitb-ren web gunea aldaketa estetiko handia jasan du. Web orrialde zaharrean zeuden sail batzuk mantendu dira baina erabiltzen ez ziren beste hainbeste baztertu behar izan dira. Haien bideoak eta audioak kalitate handia dutela azpimarratu nahi izan du Iñigok, eta bide horretatik lan handia egin behar dutela, gai horretan abantaila baitute.

   Beste alde batetik, hainbat bider entzundako kazetari multimedia aipatu izan du kazetariak. Formazio multimedia izatea oso inportantea dela gaur egunean arrakasta izateko adierazi du.
Ortografia akatsak zaintzea oso garrantzitsua dela aipatu du ere eta horrela azaldu du hori Erce jaunak: "Azken finean, gauzak ondo kontatzea da inportanteena. Hori da salbatuko gaituena".

Informazio iturria: Iñigo Ercek emandako hitzaldia
Intereseko linkak: eitb


                                                                                                Hegoi Gonzalez

Gaddafi tiroka hil dute


Erreboltariak Sirteko hiria hartzen ari zirela, Gaddafi zulo batean ezkutatuta eta urrezko pistola batekin aurkitu dute. Ibrahim Tika medikuak Muamar Gaddafiren gorputz bizigabea aztertu du. Haren esanetan, koronela harrapatu zutenean zaurituta, baina bizirik zegoen. “Gero buruan tiro bat jaso zuen”, dio Tikak. Kontseilu Nazionalaren arabera,  koronela erregimenaren jarraitzaileen eta erreboltarien arteko liskarretan hil da.

Istiluen ondorioz hil den edo hilarazi egin duten jakiteko NBEk ikerketa bat martxan jarri du. Gaddafik Nazioarteko Gortearen bilatze agindua zuen aspalditik. Izan ere, 1969tik Libiako agintean zegoen eta ez zegoen prest inolaz ere boterea uzteko. “Tiraniaren eta diktaduraren amaiera da”, adierazi du Aabdel Hafez Ghoga matxinoen buruetako batek.

 Muamar Gaddafiren heriotzaren bideoa


Ainhoa Goenaga

martes, 18 de octubre de 2011

Aukera berriak Leioan




Ikasturte berriarekin aukera berriak aurkeztu dira Leioako kanpusean.  Pixkanaka bizitasuna ematen ari dira Euskal Herriko Unibertsitateari.  Alde batetik, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean berrikuntza nabarmenak egin dira: kafetegia, BBKren egoitza, jantokia eta liburu-denda. Bestetik, Mikel Laboa Plazan eskultura musikal bat jarri dute. Apaingarri originala da, “Txoria Txori” kanta aditu baitaiteke zutabeak joz gero.

Kafetegiari dagokionez, ikasleen aisialdirako eremu apropos bat sortu dute. Liburutegian dagoen zaharrarekin alderatuta, askoz ere modernoagoa eta gazteagoa da. Baina, itxura freskoagoa izateaz gain, produktu-sorta zabalagoa eskaintzen dute. Esan beharra dago jantoki propioa dutela orain fakultate honetan, non ikasleek janaria berotu eta lasai jan dezaketen.

Bestalde, liburu-denda berria beharrezko hobekuntza izan da. Lehen ez  zegoen horrelakorik kanpus osoan eta oso baliogarria da ikasleentzat liburu-denda bat horren gertu izatea klaserako materiala eskuratzeko orduan. Modu berean, BBKren egoitzak zerbitzu on bat eskaintzen die ikasleei.

Amaitzeko, Leioako kanpusak baditu zenbait hutsune. Izan ere, aparkalekuen kontua zoramen bat da, oso zaila baita autoa aparkatzeko lekua aurkitzea. Gainera,  autobusen zerbitzua oso eskasa da. Ez daude autobus nahikoak ikasle guztientzat eta lehertzear egoten dira.

domingo, 16 de octubre de 2011

Blackberry sistemak jasan dituen arazoak konpondu dira

Blackberryak duen datuen zerbitzuak arazo batzuk izan ditu eta honen bezeroei nabigazio sistemarik gabe, eta beste aplikazioak normalean baino azkartasun gutxiagorekin utzi die hiru egunetan zehar. Europan, Afrikan eta Asian egon dira arazoa hauek. Matxura, jada konponduta dago baina arazo hauen ondorioz kolokan jarri da Blackberryaren funtzionamendu sistema.

Blackberryak 90 herrialdeetan ezarrita dagoen zerbitzu sarearen paraleloa den beste operadore batekin lan egiten du. Zerbitzu enpresarioetarako erabilia izan da Blackberrya gehien bat urte hauetan.

Ez da argi geratu oraindik leku guztietan arazorik gabe funtzionatzen duten telefono hauek, baina gutxienez, Espainia mailan ederki funtzionatzen duetela adierazi du Blackberryk bere Espainiako Twitterretik. 



   Informazio iturriak:Blackberry Twitter
                   
                                    www.elpais.com

                                                                       Egilea: Hegoi Gonzalez Martinez

Ur kutsadurarekin amaitzea da Greenpeacen erronka berria

Greenpeacek Detox izeneko kanpaina bat martxan jarri du uraren kutsadurarekin bukatzeko. Horren aurrean, ehungintza sektoreko enpresak pixkanaka sustantzia kimiko kutsagarriak ez isurtzeko konpromisoa hartzen ari dira.

Ekoizpen prozesuetan erabiltzen diren produktuak gehienetan uretara botatzen dituzte enpresek, horrek sor ditzakeen kalte larriez arduratu gabe. Arrisku izugarria suposatzen dute isuritako sustantzia toxiko horiek ibai zein itsasoetako bizidunentzat. Euren ekosistemak suntsitzen dituzte eta horrek ez du atzera bueltarik.

Orain ehungintzan lan egiten duten lau enpresa garrantzitsu batu dira Detox mugimendura. Horien artean, Nike eta Adidas aurkitzen dira. Greenpeacek espero du bai sektore horretako zein beste batzuetako enpresak ere konpromiso hori hartzeko pausoa ematea.

Ura bizitzaren oinarria da eta munduan zehar fluxu bat jarraitzen du. Azken batean, ibai, laku, itsaso, ozeano eta erreka guztiak elkarri lotuta daude. Hortaz, uraren kutsadura bide eta zirrikitu guztietatik banatzen da eta hori gelditu egin behar da. Hori da Detox-en helburua.

Allan Wilson zinemagile eta surflariaren bideoa Detoxi indarra emanez

Nike eta Adidasen bideoa Detox promozionatuz


Ainhoa Goenaga

Laura Pollan, " Damas de Blanko"-ren liderra hil da

Laura Pollan, Kuba-ko " Damas de Blanco" taldearen liderra hil da. Bihotz gaixo batengandik hil da La Habanako ospitalean, non sartuta egon da aste bat, arnas arazo batzuk sufritu dituelako. EFEk informatu duen bezala.


     Pollan, "Damas de Blanko" taldearen sortzaileetarikoa izan zen. Talde bat sortuta preso politikoak kartzelatik ateratzen saiatzeko. Raul eta Fidel Castrok 2003ko udaberri beltzean gartzelan sartutako preso politikoak ateratzeko hain zuzen ere.


     63 urterekin bihotz gaixo batengandik hil da pasadan ostiraleko gauean, Berta Soler, "Damas de Blanco"-ren bozeramailea azaldu duen bezala.  

      Hector Maseda kazetari eta Kubako erregimenaren opositorearen emaztea zen eta bere senarra eta 74 preso politiko gehiago kartzelatik ateratzeko nahian, 8 urtez egon da berak sortutako "Damas de Blanko" taldearen buruan. 

"Damas de Blanco" taldeari buruzko informazio gehigarria:  www.lasdamasdeblanco.com

Informazio iturria:    www.elpais.com

                                                              Egilea: Hegoi Gonzalez Martinez
                                    


15 milioi urteko suge baten fosila topatu dute


Hamburgo hiritik oso gertu, Alemaniaren hegoaldean kokatzen den Griesbeckerzell-eko herrian, pitoi suge baten fosila aurkitu izan dute zenbait ikerlarik. Topatutako sugea 3.5 metro dauzka, eta Tubingako Unibertsitareko adituen arabera, 15 milioi urte inguru izan ditzake.

Aurkikuntzak momentura arte egitzat jotzen genituen zenbait ideia kontrajarri ditu, eta lehena, epe murriztu batean izan bazen ere, Europako erdialdean sugeak bizi izan zirela da. Inoiz ez da iparralderago horrelako aurkikuntzarik egin, eta horrek ezinbestean beste tesi bat plazaratzen du, patologo alemaniarrei so eginez, hots, garai horietan temperatura 19 grado ingurukoa izan behar zela, eta ez baxuagoa, gaur arte pentsatu izan den bezala. Madeleine Böhme, Tubingako Unibertsitateko bozeramailearen arabera, “ezinezkoa litzateke bestela horrelako reptilek bestelako inguru eta egoera bizitzea”.

Antza denez, pitoi suge jakin hau Mioceno garaian bizi izan zen, eta bere espezietik aurkitu den azkeneko fosila da, horrela beraz, haien desagerpena duela 14 milioi urte datatzen dute adituek.

http://twitter.com/#!/UNoticias
Gentza Garcia Mendieta

Hollande izango da Frantziako PSko hautagaia


Frantziako politikaren historian lehen aldiz ospatu dituzte hauteskunde primarioak ordezkaria aukeratzeko Alderdi Sozialistaren (PS) eskutik. Parte hartze ugaria izan du ezkerrean ekimen berri honek, eta iturri ofizialen arabera, 2.7 milioi pertsona inguruk jo zuten atzo hautestontzietara. Horietatik guztietatik, 1.5 milioi lagunek baino gehiagok (%56ak) François Hollanderengan jalgi dute eskuina politikoki menderatzeko daukaten itxaropena. 

Igande honetan bere aurkari nagusi izandako Martine Aubreyk bozken %43a baino ez ditu lortu (1.1 milioi bozka inguru) eta beraz PSko hautagai izateko parada galdu du, nahiz eta alderdiko presidentea izaten jarraituko duen. 

Bigarren maila baten, Arnaud Montebourg (bozken %17arekin) Seg’olene Royal (%7) eta Manuel Valls (%6) aukera erreal barik hautagaitzatik at egon dira momentu oro. François Hollandek izango da beraz herrialdeko ezkerra lideratuko duen hautagaia hurrengo urtean ospatuko diren hauteskunde orokorretan, Nicolas Sarkozy (UMP) eta Marine Le Pen/en (FN)aurrean.

Gentza Garcia Mendieta

sábado, 15 de octubre de 2011

Egunkaria irakurtzeari geroz eta denbora gutxiago eskaintzen zaio


Gizartearen erritmo frenetikoarekin bat eginez, berrien fluxua geldiezina bihurtu da. Etengabe berritzen doaz egunkari zibernetikoen edukiak. Munduko beste puntan gertatu den edozein bitxikeri momentuan da albiste interneti esker.

Irakurleek ezagutzeko grina ikaragarria dute. Behar hori asetzeko kazetariek beraien gaitasunak biderkatu dituzte. Sareko informazioa irudi, bideo edo audio batez osatuta jartzen dute ia beti. Horrez gain, berriak ahoz aho pasa beharrean, korreo elektroniko, blog, foro, sare sozial edo antzekoen bitartez zabaltzen dira. Horregatik, edozein albisteren irismena mugagabea dela esan daiteke.

Azken batean, on-line egunkaria paperezko bertsioari lekua hartuz doa. Baina, sareko irakurleek informazioa behatzen ematen duten batez besteko denbora 5 minutu besterik ez dira. Gehien gehienez zortzi minutu eskaintzen dizkiote egunkaria irakurtzeari. Izan ere, beste gauza batzuk egiten ari diren bitartean jartzen dira irakurtzen. Gainera, ez dute zuzenean egiten, normalean beste web batzuei lotutako esteken edo norbaitek esandakoaren bitartez sartzen dira. Hori dela eta, egunkariak sailetan banatuta aurkezten dituzte. Are gehiago, irakurriena, bozkatuena eta komentatuena bezalako atalak dituzte. Horrela, interes publikoko berriak denak batera agertzen dira, irakurleak berak egunkarien antolakuntzaren ardatza bihurtu direlarik.




Informazio-iturria: Josetxu Rodriguez deia.com-eko arduraduna

Egilea: Ainhoa Goenaga

miércoles, 12 de octubre de 2011

14 lagun hil eta 63 zauritu dituzte Iran-en 4 atentatuetan


Gutxienez 14 pertsona hil dituzte eta 63 zauritu Bagdad-en poliziaren aurka jazo diren bonba leherketa bidezko lau atentatu ezberdinetan. Iturri ofizialei so eginez, erasoaren xedea hiriaren puntu ezberdinduetan dauden komisaldegiak eta patruila auto bat izan dira.
Lehen atentatua hiriaren erdigunean aurkitzen den Al Alauia polizia-etxean izan da, non taliban batek bonbaz jositako kotxe bat eraikinaren sarreraraino gidatu duen bertan lehertzeko. Ondorioz, sei pertsona zendu dira gertaeran: hiru polizia, zibil bat eta bere buruaz beste egin duen terrorista bera.

Bigarrena, eta zalantza barik kalte gehien suposatu dituena, Al Huriyan izan da, hots, kapitalaren ipar-mendebaldean dagoen komisaldegian. Aurrekoaren antzera antolatu izan dute bigarren kasu honetan erasoa, eta 6 pertsonen bizitzarekin amaitu dute, gainera 28 zauritu utziz.

Beste atentatu bat hego-mendebaldeko Al Llam polizia-etxearen alboan jazo da, aparkatuta zegoen kotxe bonba batek eztanda egitean 3 pertsona hil eta 12 zauritu dituenean.

Azkenekoa Al Yihad auzoan izan da: patruila auto baten ondoan bonba txiki bat lehertu dute, baina kasu honetan, zorionez, 3 zauritutako lagun bakarrik suertatu dira.


Gentza Garcia Mendieta

Zazpi urteko kartzela zigorra Ukrainiako lehen ministro ohiari

7 urteko espetxe zigorra, 140 milioi euroko kalte ordaina ordaindu beharra eta 3 urtez kargu publikoetan lan egiteko debekua. Zigor gogorra Rodion Kireiev epailea Julia Timoxenkori jarritakoa, 2005eko urtarrilaren 24tik urte bereko irailaren 8ra arte Ukrainiako lehen ministroa izandakoari, alegia.

Epaiaren kausa, Timoxenkok 2009an Errusiako Vladimir Putin Errusiako presidentearekin gas horniketaren inguruan sinatutako akordioa, antza, eskumen barik hartutakoa. Hitzarmen horretaz geroztik Ukrainiak Europako gainontzeko herrialdeek baino garestiago ordaintzen du gasa, zehazki 200 dolar gehiago 1000 metro kubikoko, baina diru hori ez da estatuan geratzen, Errusiara baitoa zuzen-zuzenean.

Epaiketa azkarra izan da iturri ofizialen arabera, eta Timoxenkok argi utzi nahi izan du egindakoaz damu ez dela, epaileak hitza hartzeko parada izan baino lehen Jankovitx presidentearen sententzia irakurriko zuela egotzi baitio lehen ministro ohiak.

Jasotakoaren ostean, EBrekin harremanak hoztu egingo direla argi utzi nahi izan dute erakundetik, eta "ondorio nabarmenak" izango dituela iragarri du Thorbjorn Jagland idazkari nagusiak.

Gentza Garcia Mendieta

domingo, 9 de octubre de 2011

“Boterea errefusatzen dut”, dio Yemengo presidenteak


Ali Abdula Sale Yemengo presidenteak bere kargua uzten duela esan du berriz ere

Yemengo presidentea 33 urte darama agintean. Betidanik gogor eutsi dio bere botereari. Bere karguari uko egingo diola aipatu du orain. Halere, ez diola agintea oposizioari emango azpimarratu du. Horren ordez, boterean dagoen beste norbaiti (militarra edo zibila) utziko dio bere kargua.

Egun hauetako batean agintea utziko duela dioen arren, ez da lehengo aldia hori esaten duela. Beraz, inor ez da fida. "Orokorrean ez diogu sinesten. Horregatik manifestariek aurrera jarraituko dute iraultza baketsuarekin, Salek herri iraultzaileari lapurtu dion boterea itzuli arte", adierazi du Tauakkul Karman Bakearen Nobel saridunak.


Ainhoa Goenaga

Bakea, demokrazia eta berdintasuna bultzatzeagatik sarituak


Ellen Johnson-Sirleaf, Leymah Gbowee eta Tauakkul Karmanek eraman dute aurten Bakearen Nobel saria

Ellen Johnson-Sirleaf Liberiako presidentea da. Afrikan kargu hori betetzen duen aurreneko emakumea da eta herrialdearen onurarako aldaketa ugari eragin ditu. Leymah Gboweek Liberiako gerra zibila amaitzea lortu zuen mugimendua martxan jarri zuen. Sexu greba bati esker, emakumeek gizonezkoei borrokatzera ez joateko konbentzitu zieten.

 
Bestalde, Tauakkul Karman Yemengo politikaria giza eskubideen bultzatzailea eta Katerik Gabeko Emakume Kazetarien taldeko burua da. Ali Abdula Sale presidentearen aurkako matxinadarekin bat eginez, emakumeen borroka indartu du. Herriarentzat eskatzen diren aldaketak emakumeentzat ere badirela azpimarratzen du.

Hiru emakume hauek bakea, demokrazia eta berdintasuna lortzeko dena eman dute. Azkenean, beraien helburua bete dute eta mundu osoan eredu gisa balio izan dute. Mundu arabiarrean eragin duten emakumeen aldeko iraultzagatik sarituak izan dira Norvegian, amorerik ematen ez dutela erakutsi baitute.



Ainhoa Goenaga

Hamar urteetan izan dituen uholderik txarrenak jasango ditu Tailandiak


Uztailean uholdeak hasi zirenetik 252 pertsona hil dira eta 3 milioi Tailandiar baino gehiago jasan dituzte katastrofe honen eraginak jasanezinak.

Gainera, metereologoen aurrerapenen arabera, hurrengo astean, hamar urtetan herrialdeak jasan dituen uholderik larrienak izango dituzte. Euriteak, uholdeak eta lur-jausiak, astelehen bertan hasiko dira. Bereziki kontu handiz ibili beharko direnak mendietan eta erreka alboan bizitzen diren pertsonak izango dira. Gune horietan aurreikusten baitira arazo larrienak.
     
Yingluck Shinawatra, Tailandiaren lehenengo ministroak esan duenez, ez dute uste gai izango direnik uholdeak gelditzeko, jaitsiko den ur kantitatea gehiegi izango baita. Krisi baten dimentsiora ailegatzen ari dela arazoa aitortu du.

Informazio iturria: 
http://www.abc.es/20111009/internacional/abci-tailandia-prepara-para-peores-201110091158.html

Egilea: Hegoi Gonzalez Martinez

Steve Jobs hil da!

Steve Jobs, Apple eta Pixar-en sortzailea, besteak beste, hil da. Jobsek pankreaseko minbizia gainditu zuen 2004-ean, baina 2009an jakinarazi zuen berriz ere bueltatu zela, eta hau izan da bere bizitzarekin bukatu duena.
    
      Lorpen arrakastatsu asko izan ditu Stevek bere bizitzan zehar, baina esan daiteke bere lorpenik garrantzitsuena macintosh sistema asmatu zuela dela. Sistema horrekin, eta Apple enpresarekin batera, hain arrakastatsuak diren I-pod, I-phone eta I-pada sortu zituen eta gaur egungo teknologiaren ikono bihurtu direla esan daiteke.


       Hitz hauek esan zituen Jobsek emen uzten dizuedan Standforden eman hitzaldi batean, benetan unkigarria dena:
"bizitzaren asmakuntzarik nagusiena heriotza da. Bizitzak, zaharra dena erretiratu egiten du, berria denari lekua usteko".Kasu honetan, lasterregi erretiratua izan da bera, 56 urte bakarrik zituela.

Banatu dira 2011ko Nobel sariak



106 urte bete dira Alfred Nobel ingeniari eta kimikari sueziar handia zendu zenetik, baina gaur egun oraindik ez ditugu bere ekarpenak ahaztu. Bere nahia zen aurkikuntza esanguratsuenak, gizarteari laguntza ukigarrienak eta ekarpen nabarmenenak burutzen zituzten pertsonek sarituak izatea, eta horrela izan da 1901. urtetik gaur arte. Aste honetan jakin izan ditugu aurtengo Nobel sarien irabazleen izenak, eta ohituta gauden legez, ezusteak ekarri dizkigute aurten ere. Hauek izan dira 2011ko Nobel sarien irabazleak:

Kimikan: Daniel Shechtmani (Israel), kuasikristalen aurkikuntzagatik (forma estruktural berri bat).

Fisikan: Saul Perlmutter, Brian P. Schmidt eta Adam Riess (AEB), unibertsoaren hedapenari buruzko ikerketagatik.

Bakean: Ellen Johnson Sirleaf, Leymah Gbowee (Libia) eta Tawakkul Karman (Yemen), emakumearen aldeko borrokagatik.

Medikuntzan: Jules Hoffmann, Bruce Beutler eta Ralph Steinman (Alemania) inmunitate sistemaren inguruan egindako ikerketagatik.
  
Literaturan: Tomas Transtromer (Suedia), bere poemen bildumagatik.



Gentza Garcia Mendieta

lunes, 3 de octubre de 2011

Omenaldia Gandhiri bere 142. urteurrenean

142 urte bete ziren atzo Gandhi jaio zen egunetik, hots, 1948ko urriaren 2tik, eta bere urteurrena ospatu nahi izan dute Indiako politikari eta buruek. Pertsona askorentzat indiar nazioaren aita kontsideratuta dago 1948an zendu zen politikari, idazle eta filosofo handia, eta leku ugaritan, Indian batez ere, jainko baten legez oroitzen dute gaur egun. Atzo bertan antolatutako memorialean Manmohan Singh lehen ministroa, Sonia Gandhi Kongresuko Alderdiaren burua eta L.K. Advani oposizioko liderra batu ziren Nueva Delhin beste ehunka pertsonekin batera, eta loreak eskaini zizkioten Gandhiri. Ostean, isiltasun minutu bat gorde zuten, eta amaieran indiar abesti eta kantu herrikoiak abestu zituzten bildutako jendetzarekin batera.

Gauzatu zen beste ekitaldi jendetsu bat Abdul Waseel margolari indiar famatuak burutu zuen, bere odolarekin Mahatma Gandhiren erretratua egin zuenean. Waseel-ek hainbat asteetan zehar bere odol propio gutxika biltzen joan izan da, atzo bertan egin zuena egiteko xedeaz, eta Gandhi bezala, biolentziaren aurka tinko agertu zen bera ere. Bere hitzetan, "Gandhik biolentzia eza denfendatu zuen, eta hori da nik egin nahi dudana, nire odolarekin saiatzen naiz munduan odol gehiago isuri ez dadin".

Mohandas Karamchand Mahatma (arima handiduna) Gandhi 1918tik aurrera aurpegi ezaguna bihurtu zen indiar mugimendu nazionalistaren artean, eta gudarako bide berriak asmatu izan zituen, armarik bakoak eta biolentziaren aurkakoak, betiere. Manifestazio baketsu ugari lideratu zituen, eta gose grebaren asmatzailea izatea leporatzen zaio, horregatik deitzen zaio, beste hainbat gauzen artean, "bakearen aita".

Gentza Garcia Mendieta

Yemengo Defentsa ministroa bizirik atera da atentatu batetik

Mohamed Naser Ahmad, Yemengo Defentsa ministroa, bizirik ateratzea lortu du bere aurka egindako atentatu suizida batetik. Gertaera Aden hirian jazo da, terrorista batek gidatutako autoa ministroaren kotxetik hurbil pasatzean eztanda egin duenean. Atentatuan ministroa bera eta harekin autoan zihoazen beste 10 laguntzaile zauritu dituzte, baina ez da hildakorik egon, eta 3 pertsona soilik aurkitzen dira egoera larrian ospitalean. Nase Ahmad-ek garrantzi urriko zauriak izan ditu soilik, eta lan egiten jarraitzeko egoeran dagoela adierazi dute gobernu barrutik.

Kasua jarraitu duten adituek, Yemengo poliziaren iturriek plazaratutako lehen hipotesia baieztatu dute emititutako komunikatu ofizialean, hau da, ministroaren ibilgailuaren aurka atentatua egin duen autoa urrutiko kontrolaz aktibatua izan da, aldez aurretik planeatutako puntura iritsi denean. Ikerketa ofizialaren emaitzaren faltan, aditu guztiek hartzen dute Al Qaida erantzule eta errudun bezala, izan ere ez da horrelako gertakizunen bat jasotzen den aurreneko aldia.

4 hilabetetan 4 atentatu ezberdin jazo dira Aden portuko hirian, bana hilabete bakoitzeko. Nahiz eta oraingoan hildakorik egon ez den, 5 lagun galdu dute jada bizia honen tankerako atentatuetan, eta heriotza horiek guztiak pasaden ekainaren 3an izan ziren, Sana-ko jauregian egindako beste atentatu terrorista batean.

Kubako eredu ekonomikoa eraldatuz

Raul Castro Kubako presidenteak herrialdeko eredu ekonomikoa berritzeko eta sozialismoa sustraitzeko asmoarekin ekin dio erreformari. Erreforma horrekin, Castrok ateak ireki nahi dizkio ekimen pribatuari, baina muga batzuekin.

Honen adibide garbia dugu  Gobernuak plazaratu duen dekretu berria. Aurrerantzean, ibilgailuen salerosketa onartzen dela diote. Orain arte ezin ziren 1959 urtearen osteko ibilgailuak salerosi. Baina, urriaren batetik kubatarrei zein uhartean bizi diren atzerritarrei ibilgailuak salerosteko aukera bueltatu zaie.

Dekretu berriak ibilgailuak salerostea eta doan ematea baimentzen du. Gainera, jabego transferentziak errazten ditu, uhartea betirako uzten duten jendearen mesederako. Jada herritarrak ez daude derrigortuta beraien ibilgailuak Estatuari ematera beste bat erosten dutenean. Garraio Ministerioak bost urtetik behin emango du ibilgailu berria erosteko baimena.

Kubatarrek aspalditik espero zuten aldaketa hau. Castro erreforma ekonomikoarekin hasi zenetik denak berri honen zain zeuden. Ekonomia suspertzeko hartu den neurri garrantzitsuenetariko bat dela dirudi.

Harrigarria da Kuban oraindik ikus daitezkeen auto zaharrak. 1959 baino lehenagoko autoak aurkitu ditzakezu kaleetan zirkulatzen. Azken batean, behin eta berriz ibilgailuak konpontzeko abilezia garatu dute kubatarrek. Horregatik, auto zaharren museo bat ematen du uharteak. Sobietar Batasuneko autoak ere badaude.

KARTZELARA BI OILO LAPURTZEAGATIK!


Ertain adineko Keniatar bat  espetxeratu dute 2 oilo lapurtzeagatik.. Nahiz eta broma bat dirudi, 5 urteko espetxe zigorra jarri  izan diote. Lapurrak bi oilo lapurtzeaz gain, etxeko zenbait material hartu du, guztira 3.150  Kenyar Txelin balio duelarik. Hau da 22 euro gutxi gora behera.

Lehen aipatu dudan bezala soro baten broma dirudi hau baina horrela adierazi du albistea Kenyako  'The Standard'  egunkari publikoak. 

Lapurrak, Peter Onyango Miale, Rose Awinoren etxean sartzeagatik kondenatu dute. Gertaera, Got Regea herrian izan da uztailaren 19an. Biktimak esan duen bezala, erosketetatik bueltan ikusi zuen Peter bere etxetik ateratzen, eskuetan bi oilo zeramala.

Goian aipatutako komunikabidea dioenez, Lapurrak, Siava-ren tribunalean kondenatuta izan dena, Kenyaren mendebaldean, lapurtutako guztia ordaintzeko prest agertu da. Hala eta guztiz William Chepseba epaileak finko agertu da eta egoitzaren bortxaketagatik hiru urteetara eta lapurretagatik 2 urteetara zigortu dio gizajoari.    Baina oraindik dauka aukera Kenyarrak esandakoa apelatzeko 14 egunetan.

Kontuan edukita gure gizartean lapur batek indarra erabili gabe 300 euro baino gehiago lapurtzen ez badu ebasketa bezala ezagutzen dela eta horrek dakarren kartzela zigorra 6 hilabetetatik 18 hilabetera doala, arraro itzela egiten zaigu entzuteak 22 euro lapurtzeagatik 5 urteko kartzela zigorra jasango duela gizon batek. Azken finean herrialde bakoitzean kultura eta lege ezberdinen bidez bizi behar.