Vistas de página en total

Mostrando entradas con la etiqueta Politika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Politika. Mostrar todas las entradas

domingo, 16 de octubre de 2011

Hollande izango da Frantziako PSko hautagaia


Frantziako politikaren historian lehen aldiz ospatu dituzte hauteskunde primarioak ordezkaria aukeratzeko Alderdi Sozialistaren (PS) eskutik. Parte hartze ugaria izan du ezkerrean ekimen berri honek, eta iturri ofizialen arabera, 2.7 milioi pertsona inguruk jo zuten atzo hautestontzietara. Horietatik guztietatik, 1.5 milioi lagunek baino gehiagok (%56ak) François Hollanderengan jalgi dute eskuina politikoki menderatzeko daukaten itxaropena. 

Igande honetan bere aurkari nagusi izandako Martine Aubreyk bozken %43a baino ez ditu lortu (1.1 milioi bozka inguru) eta beraz PSko hautagai izateko parada galdu du, nahiz eta alderdiko presidentea izaten jarraituko duen. 

Bigarren maila baten, Arnaud Montebourg (bozken %17arekin) Seg’olene Royal (%7) eta Manuel Valls (%6) aukera erreal barik hautagaitzatik at egon dira momentu oro. François Hollandek izango da beraz herrialdeko ezkerra lideratuko duen hautagaia hurrengo urtean ospatuko diren hauteskunde orokorretan, Nicolas Sarkozy (UMP) eta Marine Le Pen/en (FN)aurrean.

Gentza Garcia Mendieta

miércoles, 12 de octubre de 2011

Zazpi urteko kartzela zigorra Ukrainiako lehen ministro ohiari

7 urteko espetxe zigorra, 140 milioi euroko kalte ordaina ordaindu beharra eta 3 urtez kargu publikoetan lan egiteko debekua. Zigor gogorra Rodion Kireiev epailea Julia Timoxenkori jarritakoa, 2005eko urtarrilaren 24tik urte bereko irailaren 8ra arte Ukrainiako lehen ministroa izandakoari, alegia.

Epaiaren kausa, Timoxenkok 2009an Errusiako Vladimir Putin Errusiako presidentearekin gas horniketaren inguruan sinatutako akordioa, antza, eskumen barik hartutakoa. Hitzarmen horretaz geroztik Ukrainiak Europako gainontzeko herrialdeek baino garestiago ordaintzen du gasa, zehazki 200 dolar gehiago 1000 metro kubikoko, baina diru hori ez da estatuan geratzen, Errusiara baitoa zuzen-zuzenean.

Epaiketa azkarra izan da iturri ofizialen arabera, eta Timoxenkok argi utzi nahi izan du egindakoaz damu ez dela, epaileak hitza hartzeko parada izan baino lehen Jankovitx presidentearen sententzia irakurriko zuela egotzi baitio lehen ministro ohiak.

Jasotakoaren ostean, EBrekin harremanak hoztu egingo direla argi utzi nahi izan dute erakundetik, eta "ondorio nabarmenak" izango dituela iragarri du Thorbjorn Jagland idazkari nagusiak.

Gentza Garcia Mendieta