7 urteko espetxe zigorra, 140 milioi euroko kalte ordaina ordaindu
beharra eta 3 urtez kargu publikoetan lan egiteko debekua. Zigor gogorra Rodion
Kireiev epailea Julia Timoxenkori jarritakoa, 2005eko urtarrilaren 24tik urte
bereko irailaren 8ra arte Ukrainiako lehen ministroa izandakoari, alegia.
Epaiaren kausa, Timoxenkok 2009an Errusiako Vladimir Putin Errusiako
presidentearekin gas horniketaren inguruan sinatutako akordioa, antza, eskumen
barik hartutakoa. Hitzarmen horretaz geroztik Ukrainiak Europako gainontzeko
herrialdeek baino garestiago ordaintzen du gasa, zehazki 200 dolar gehiago 1000
metro kubikoko, baina diru hori ez da estatuan geratzen, Errusiara baitoa
zuzen-zuzenean.
Epaiketa azkarra izan da iturri ofizialen arabera, eta Timoxenkok argi
utzi nahi izan du egindakoaz damu ez dela, epaileak hitza hartzeko parada izan
baino lehen Jankovitx presidentearen sententzia irakurriko zuela egotzi baitio
lehen ministro ohiak.
Jasotakoaren ostean, EBrekin harremanak hoztu egingo direla argi utzi
nahi izan dute erakundetik, eta "ondorio nabarmenak" izango dituela
iragarri du Thorbjorn Jagland idazkari nagusiak.
Gentza Garcia Mendieta
No hay comentarios:
Publicar un comentario