Wikileaks denboraldi baterako itxita egongo da finantziazio arazoengatik. Beraz, mundu osoko gobernuentzat konprometigarriak izan diren dokumentuak argitaratu dituen erakundeak, sekretuak argitaratzeari utziko dio denboraldi batean, behintzat dirua lortu arte. Informazio honen berri Julian Assangek, Wikileaks-en sortzailea eman du, Londresen emandako hitzaldi batean. Gainera, sexu erasoak egitea leporatu diote eta oraintxe bertan kartzelan eta epaitegian zer gertatuko den itxaroten dago.
Momentu txarrak dira informatika aroaren maisu honetarako eta lanean hasi da jada arazo ekonomikoak konpontzeko. Nola? Sare sozialetan bere miresleen artean diru laguntzak eskatzen hasi da adibideaz. twitterrean adibidez. Arazo ekonomikoen zergatiak ere azaldu ditu Assangek. Amerikako hainbat bankuen blokeo ekonomikoa jasan dutela adierazi du.
Informazio Iturriak: wikileaks twitter
eitb Hegoi Gonzalez
No hay comentarios:
Publicar un comentario