Vistas de página en total

lunes, 24 de octubre de 2011

24 turkiar soldadu hil dituzte PKKren eraso baten

PKK gerrilla kurduak (Kurdistaneko Langileen Alderdia) 24 militar turkiarren bizitzarekin akabatu eta beste 18 zauritu ditu Hakkari Turkiako probintzian, Iraken mugatik hurbil, 8 postu militarren aurka eraso antolatuen bidez. Horrela egiten zion erreferentzia gertakizunari euronews-ekPKKak, bere partez, erasoen erantzule bezala aurkeztu du bere burua, eta ez hori bakarrik, Turkiako tropak mugitzen hasi zirenetik hildako eta zaurituen artean 100 baja baino gehiago aldarrikatu ditu, turkiarren artean. Azkeneko atentatu hau herrialdean azken hamarkadetan jazotako larriena izan da, eta horren jakitun Erdogan lehen ministroak azkar jo zuen telebista nazionalera, herritar guztiei lasaitasunezko mezua helarazteko: "Ez dugu atzera pausurik emango eta ez dugu herrialdearen milimetro bakar bat emango. Etsaiak hori jakin beharra dauka".


Gogoratu dezagun pasaden ostiralean Turkiak Kurdistanen soldaduak sartzen hasi zela, PKK gerrilla kurduko baseak suntsitzeko asmoz eta taldearekin behin betiko amaitzeko intentzioaz. Horretarako 22 batailoik igaro zuten muga hasiera baten, edo beste era batera esanda, 10.000 soldadu inguru, baina momentu honetan zifra hori bikoiztu dela pentsatzen dute nazioarteko erakunde askok. 


Gentza Garcia Mendieta

No hay comentarios:

Publicar un comentario