Vistas de página en total

lunes, 24 de octubre de 2011

Iñigo Erce: "Zure web gunearen izaera oso ondo definituta egon behar da"

eitb-ren web gunearen izaeraren aldaketaren zergatia azaldu du Iñigo Ercek Euskal Herriko Unibertsitatean emandako hitzaldi batean. Iñigo Erce, eitb-ren web guneko gaurkotasun saileko burua da gaur egun eta bere ardurapean kirol, kultura eta albiste sailak daude.

    Milaka web gune daude gaur egun sarean eta horregatik web gune bakoitzaren izaera oso ondo definituta egon behar dela adierazi du kazetariak. Horregatik, urte beteko proiektua garatu ondoren, eitb-ren web gunea aldaketa estetiko handia jasan du. Web orrialde zaharrean zeuden sail batzuk mantendu dira baina erabiltzen ez ziren beste hainbeste baztertu behar izan dira. Haien bideoak eta audioak kalitate handia dutela azpimarratu nahi izan du Iñigok, eta bide horretatik lan handia egin behar dutela, gai horretan abantaila baitute.

   Beste alde batetik, hainbat bider entzundako kazetari multimedia aipatu izan du kazetariak. Formazio multimedia izatea oso inportantea dela gaur egunean arrakasta izateko adierazi du.
Ortografia akatsak zaintzea oso garrantzitsua dela aipatu du ere eta horrela azaldu du hori Erce jaunak: "Azken finean, gauzak ondo kontatzea da inportanteena. Hori da salbatuko gaituena".

Informazio iturria: Iñigo Ercek emandako hitzaldia
Intereseko linkak: eitb


                                                                                                Hegoi Gonzalez

No hay comentarios:

Publicar un comentario