Vistas de página en total

lunes, 3 de octubre de 2011

Kubako eredu ekonomikoa eraldatuz

Raul Castro Kubako presidenteak herrialdeko eredu ekonomikoa berritzeko eta sozialismoa sustraitzeko asmoarekin ekin dio erreformari. Erreforma horrekin, Castrok ateak ireki nahi dizkio ekimen pribatuari, baina muga batzuekin.

Honen adibide garbia dugu  Gobernuak plazaratu duen dekretu berria. Aurrerantzean, ibilgailuen salerosketa onartzen dela diote. Orain arte ezin ziren 1959 urtearen osteko ibilgailuak salerosi. Baina, urriaren batetik kubatarrei zein uhartean bizi diren atzerritarrei ibilgailuak salerosteko aukera bueltatu zaie.

Dekretu berriak ibilgailuak salerostea eta doan ematea baimentzen du. Gainera, jabego transferentziak errazten ditu, uhartea betirako uzten duten jendearen mesederako. Jada herritarrak ez daude derrigortuta beraien ibilgailuak Estatuari ematera beste bat erosten dutenean. Garraio Ministerioak bost urtetik behin emango du ibilgailu berria erosteko baimena.

Kubatarrek aspalditik espero zuten aldaketa hau. Castro erreforma ekonomikoarekin hasi zenetik denak berri honen zain zeuden. Ekonomia suspertzeko hartu den neurri garrantzitsuenetariko bat dela dirudi.

Harrigarria da Kuban oraindik ikus daitezkeen auto zaharrak. 1959 baino lehenagoko autoak aurkitu ditzakezu kaleetan zirkulatzen. Azken batean, behin eta berriz ibilgailuak konpontzeko abilezia garatu dute kubatarrek. Horregatik, auto zaharren museo bat ematen du uharteak. Sobietar Batasuneko autoak ere badaude.

No hay comentarios:

Publicar un comentario