Vistas de página en total

lunes, 24 de octubre de 2011

Cristina Fernandez Argentinako hauteskundeak berrirabazi ditu sekula ez bezalako aldeaz

Cristina Fernandez Frente para la Victoria (FpV) alderdiko liderrak eta azken lau urteetako Argentinako presidenteak bere jardunean jarraituko du hurrengo 4 urteetan. Lortutako garaipena, gainera, gogoratzen den handienetakoa izan da, bigarrenari, Hermes Binner sozialistari, alegia, 30 puntu baino gehiago atereaz. Fernandezek boto guztien ia % 54a lortu izan du, Binnerren % 16aren aurrean eta horrek presidentzia emateaz gain, parlamentuan nahi erara jarduteko aukera eskaini dio, atal guztietan izango baitu erabakiak hartzeko eskubide osoa.

Argentina banatzen duten 24 barrutietatik 23tan lortu du garaipena, eta gainera, 116 kide izango ditu parlamentuan, UCR-en 41en aurrean. Horrela, FpV-ko burua Amerikan hauteskunde batzuk bigarrenez irabazten dituen lehen emakumea bihurtu da, eta bere alderdiarentzako 3. legislatura erdietsi du jarraian.



Gentza Garcia Mendieta

No hay comentarios:

Publicar un comentario