Vistas de página en total

lunes, 31 de octubre de 2011

Estatu Batuak zuriz jantzi dira Halloweenerako

Aspaldiko elur-ekaitz gogorrena iritsi da Estatu Batuetako ipar-ekialdera. Elurrak ustekabean harrapatu ditu estatu batuarrak guzti-guztia zuriz estaliz. Zoritxarrez, elur gortinak ezbehar dezente sortu ditu. Izan ere, EEBBetako zonalde hori jende asko bizi den lekua da. Bi miloi eta erdi biztanle argi-indarrik gabe gelditu dira eta bederatzi hildako eragin ditu elurrak. Gainera, hainbat hegaldi atzeratu ditu eta herri batzuk guztiz isolatuta utzi ditu.

Chris Christie New Jerseyko gobernadoreak larrialdi-egoera deklaratu du. Pensilvaniatik New Yorkeraino iritsi da elurtea. Connecticut, Virginia eta Maryland ere zuri gelditu dira tartean. Inoiz ez zen horrelakorik gertatu EEBBetan. Lehenengo aldia da urrian bertan horrelako elurte ikaragarria pairatzen dutela, normalean azaroan hasten baitira elurteak.



Ainhoa Goenaga

No hay comentarios:

Publicar un comentario