Vistas de página en total

domingo, 30 de octubre de 2011

Bost palestinar hil ditu Israelek

Israelgo armadak hegazkin batekin eraso egin dio Al Quds Brigaden entrenamendu gune bati Gazan. Bost ekintzaile hil dituzte. Gainera, beste hiru zauritu dituzte. Itxuraz, ezbehar bat izan da, baina Maan Palestinako agentziak Israelgo armadaren eraso zuzena gertatu dela jakinarazi du. Brigada palestinarren arabera, bi misil bota ditu hegazkinak.

Israel erasoaren egilea bezala agertu da. Israelgo hegazkin militarra izan dela argitu du. “Israelera irismen handiko koheteak botatzeko prestaketa lanak egiten ari zen talde terrorista baten kontra egin dugu”, arrazoitu du armadak. “Ez dugu onartuko gure herriko zibilen eta soldaduen aurkako erasorik. Ondorioz, Israelgo Estatuaren kontra terrorismoa darabilen orori gogor egingo diogu”, azaldu dute.

Eraso horri erantzunez, brigada palestinarrek hainbat kohete bota dituzte Israelera.

Hildakoen artean Ahmed Sheij Jalil brigadetako buruzagi beteranoa aurkitzen da. Al Quds Brigadek Yihad islamdarraren talde armatua osatzen dute.


Ainhoa Goenaga

No hay comentarios:

Publicar un comentario