Vistas de página en total

lunes, 3 de octubre de 2011

Omenaldia Gandhiri bere 142. urteurrenean

142 urte bete ziren atzo Gandhi jaio zen egunetik, hots, 1948ko urriaren 2tik, eta bere urteurrena ospatu nahi izan dute Indiako politikari eta buruek. Pertsona askorentzat indiar nazioaren aita kontsideratuta dago 1948an zendu zen politikari, idazle eta filosofo handia, eta leku ugaritan, Indian batez ere, jainko baten legez oroitzen dute gaur egun. Atzo bertan antolatutako memorialean Manmohan Singh lehen ministroa, Sonia Gandhi Kongresuko Alderdiaren burua eta L.K. Advani oposizioko liderra batu ziren Nueva Delhin beste ehunka pertsonekin batera, eta loreak eskaini zizkioten Gandhiri. Ostean, isiltasun minutu bat gorde zuten, eta amaieran indiar abesti eta kantu herrikoiak abestu zituzten bildutako jendetzarekin batera.

Gauzatu zen beste ekitaldi jendetsu bat Abdul Waseel margolari indiar famatuak burutu zuen, bere odolarekin Mahatma Gandhiren erretratua egin zuenean. Waseel-ek hainbat asteetan zehar bere odol propio gutxika biltzen joan izan da, atzo bertan egin zuena egiteko xedeaz, eta Gandhi bezala, biolentziaren aurka tinko agertu zen bera ere. Bere hitzetan, "Gandhik biolentzia eza denfendatu zuen, eta hori da nik egin nahi dudana, nire odolarekin saiatzen naiz munduan odol gehiago isuri ez dadin".

Mohandas Karamchand Mahatma (arima handiduna) Gandhi 1918tik aurrera aurpegi ezaguna bihurtu zen indiar mugimendu nazionalistaren artean, eta gudarako bide berriak asmatu izan zituen, armarik bakoak eta biolentziaren aurkakoak, betiere. Manifestazio baketsu ugari lideratu zituen, eta gose grebaren asmatzailea izatea leporatzen zaio, horregatik deitzen zaio, beste hainbat gauzen artean, "bakearen aita".

Gentza Garcia Mendieta

No hay comentarios:

Publicar un comentario