Vistas de página en total

martes, 18 de octubre de 2011

Aukera berriak Leioan




Ikasturte berriarekin aukera berriak aurkeztu dira Leioako kanpusean.  Pixkanaka bizitasuna ematen ari dira Euskal Herriko Unibertsitateari.  Alde batetik, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean berrikuntza nabarmenak egin dira: kafetegia, BBKren egoitza, jantokia eta liburu-denda. Bestetik, Mikel Laboa Plazan eskultura musikal bat jarri dute. Apaingarri originala da, “Txoria Txori” kanta aditu baitaiteke zutabeak joz gero.

Kafetegiari dagokionez, ikasleen aisialdirako eremu apropos bat sortu dute. Liburutegian dagoen zaharrarekin alderatuta, askoz ere modernoagoa eta gazteagoa da. Baina, itxura freskoagoa izateaz gain, produktu-sorta zabalagoa eskaintzen dute. Esan beharra dago jantoki propioa dutela orain fakultate honetan, non ikasleek janaria berotu eta lasai jan dezaketen.

Bestalde, liburu-denda berria beharrezko hobekuntza izan da. Lehen ez  zegoen horrelakorik kanpus osoan eta oso baliogarria da ikasleentzat liburu-denda bat horren gertu izatea klaserako materiala eskuratzeko orduan. Modu berean, BBKren egoitzak zerbitzu on bat eskaintzen die ikasleei.

Amaitzeko, Leioako kanpusak baditu zenbait hutsune. Izan ere, aparkalekuen kontua zoramen bat da, oso zaila baita autoa aparkatzeko lekua aurkitzea. Gainera,  autobusen zerbitzua oso eskasa da. Ez daude autobus nahikoak ikasle guztientzat eta lehertzear egoten dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario