Vistas de página en total

sábado, 15 de octubre de 2011

Egunkaria irakurtzeari geroz eta denbora gutxiago eskaintzen zaio


Gizartearen erritmo frenetikoarekin bat eginez, berrien fluxua geldiezina bihurtu da. Etengabe berritzen doaz egunkari zibernetikoen edukiak. Munduko beste puntan gertatu den edozein bitxikeri momentuan da albiste interneti esker.

Irakurleek ezagutzeko grina ikaragarria dute. Behar hori asetzeko kazetariek beraien gaitasunak biderkatu dituzte. Sareko informazioa irudi, bideo edo audio batez osatuta jartzen dute ia beti. Horrez gain, berriak ahoz aho pasa beharrean, korreo elektroniko, blog, foro, sare sozial edo antzekoen bitartez zabaltzen dira. Horregatik, edozein albisteren irismena mugagabea dela esan daiteke.

Azken batean, on-line egunkaria paperezko bertsioari lekua hartuz doa. Baina, sareko irakurleek informazioa behatzen ematen duten batez besteko denbora 5 minutu besterik ez dira. Gehien gehienez zortzi minutu eskaintzen dizkiote egunkaria irakurtzeari. Izan ere, beste gauza batzuk egiten ari diren bitartean jartzen dira irakurtzen. Gainera, ez dute zuzenean egiten, normalean beste web batzuei lotutako esteken edo norbaitek esandakoaren bitartez sartzen dira. Hori dela eta, egunkariak sailetan banatuta aurkezten dituzte. Are gehiago, irakurriena, bozkatuena eta komentatuena bezalako atalak dituzte. Horrela, interes publikoko berriak denak batera agertzen dira, irakurleak berak egunkarien antolakuntzaren ardatza bihurtu direlarik.




Informazio-iturria: Josetxu Rodriguez deia.com-eko arduraduna

Egilea: Ainhoa Goenaga

No hay comentarios:

Publicar un comentario