Vistas de página en total

lunes, 31 de octubre de 2011

Emergentziazko lurreratze batek bidaiari guztiak salbatu ditu Polonian


Tadeusz Wrona pilotu poloniarraren izena ez dute erraz ahaztuko Varsoviako aireportutik bizirik eta osorik ateratako 231 bidaiariek. Ezta ere hegazkinak lurreratze sistema hidraulikoan akats bat zeukala komunikatu zietenetik hegazkinetik atera ziren arte gorputzean izandako izualdia eta ikara. Antza denez, Newark-eko aireportutik (New Jersey) atera zirenetik ordu erdira ohartu ziren hutsegiteaz, eta bi F16 caza hegazkinek lagundu behar izan zuten Varsoviaraino. Hemen daukazue lurreratzearen bideoa ikusgai.


Hegazkinak, Boeing 767 batek, primeran pasa izan zuen aireratu baino lehenagoko azterketa, eta Wrona pilotu beraren hitzetan, ezerk ez zuen aditzera ematen horrelako ezbeharrik jazo zitekeenik behin aireratuta. "Arazo barik 500 aldiz baino gehiago" bidaiatu izan duela azaldu du gizonak, eta lurreratze ezin hobea "milagro" bezala definitu izan du.

Kontuak kontu, egi hutsa den bakarra bada lurreratzeko orduan sistemak ez zuela behar bezala erantzun, gurpilak huts egin zuten, eta pilotuaren abileziak soilik salbatu zituen bidaiariak ezbehar handi batetik.


Gentza Garcia Mendieta

No hay comentarios:

Publicar un comentario