Vistas de página en total

domingo, 16 de octubre de 2011

Ur kutsadurarekin amaitzea da Greenpeacen erronka berria

Greenpeacek Detox izeneko kanpaina bat martxan jarri du uraren kutsadurarekin bukatzeko. Horren aurrean, ehungintza sektoreko enpresak pixkanaka sustantzia kimiko kutsagarriak ez isurtzeko konpromisoa hartzen ari dira.

Ekoizpen prozesuetan erabiltzen diren produktuak gehienetan uretara botatzen dituzte enpresek, horrek sor ditzakeen kalte larriez arduratu gabe. Arrisku izugarria suposatzen dute isuritako sustantzia toxiko horiek ibai zein itsasoetako bizidunentzat. Euren ekosistemak suntsitzen dituzte eta horrek ez du atzera bueltarik.

Orain ehungintzan lan egiten duten lau enpresa garrantzitsu batu dira Detox mugimendura. Horien artean, Nike eta Adidas aurkitzen dira. Greenpeacek espero du bai sektore horretako zein beste batzuetako enpresak ere konpromiso hori hartzeko pausoa ematea.

Ura bizitzaren oinarria da eta munduan zehar fluxu bat jarraitzen du. Azken batean, ibai, laku, itsaso, ozeano eta erreka guztiak elkarri lotuta daude. Hortaz, uraren kutsadura bide eta zirrikitu guztietatik banatzen da eta hori gelditu egin behar da. Hori da Detox-en helburua.

Allan Wilson zinemagile eta surflariaren bideoa Detoxi indarra emanez

Nike eta Adidasen bideoa Detox promozionatuz


Ainhoa Goenaga

No hay comentarios:

Publicar un comentario