Vistas de página en total

lunes, 3 de octubre de 2011

Yemengo Defentsa ministroa bizirik atera da atentatu batetik

Mohamed Naser Ahmad, Yemengo Defentsa ministroa, bizirik ateratzea lortu du bere aurka egindako atentatu suizida batetik. Gertaera Aden hirian jazo da, terrorista batek gidatutako autoa ministroaren kotxetik hurbil pasatzean eztanda egin duenean. Atentatuan ministroa bera eta harekin autoan zihoazen beste 10 laguntzaile zauritu dituzte, baina ez da hildakorik egon, eta 3 pertsona soilik aurkitzen dira egoera larrian ospitalean. Nase Ahmad-ek garrantzi urriko zauriak izan ditu soilik, eta lan egiten jarraitzeko egoeran dagoela adierazi dute gobernu barrutik.

Kasua jarraitu duten adituek, Yemengo poliziaren iturriek plazaratutako lehen hipotesia baieztatu dute emititutako komunikatu ofizialean, hau da, ministroaren ibilgailuaren aurka atentatua egin duen autoa urrutiko kontrolaz aktibatua izan da, aldez aurretik planeatutako puntura iritsi denean. Ikerketa ofizialaren emaitzaren faltan, aditu guztiek hartzen dute Al Qaida erantzule eta errudun bezala, izan ere ez da horrelako gertakizunen bat jasotzen den aurreneko aldia.

4 hilabetetan 4 atentatu ezberdin jazo dira Aden portuko hirian, bana hilabete bakoitzeko. Nahiz eta oraingoan hildakorik egon ez den, 5 lagun galdu dute jada bizia honen tankerako atentatuetan, eta heriotza horiek guztiak pasaden ekainaren 3an izan ziren, Sana-ko jauregian egindako beste atentatu terrorista batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario