Vistas de página en total

domingo, 9 de octubre de 2011

Bakea, demokrazia eta berdintasuna bultzatzeagatik sarituak


Ellen Johnson-Sirleaf, Leymah Gbowee eta Tauakkul Karmanek eraman dute aurten Bakearen Nobel saria

Ellen Johnson-Sirleaf Liberiako presidentea da. Afrikan kargu hori betetzen duen aurreneko emakumea da eta herrialdearen onurarako aldaketa ugari eragin ditu. Leymah Gboweek Liberiako gerra zibila amaitzea lortu zuen mugimendua martxan jarri zuen. Sexu greba bati esker, emakumeek gizonezkoei borrokatzera ez joateko konbentzitu zieten.

 
Bestalde, Tauakkul Karman Yemengo politikaria giza eskubideen bultzatzailea eta Katerik Gabeko Emakume Kazetarien taldeko burua da. Ali Abdula Sale presidentearen aurkako matxinadarekin bat eginez, emakumeen borroka indartu du. Herriarentzat eskatzen diren aldaketak emakumeentzat ere badirela azpimarratzen du.

Hiru emakume hauek bakea, demokrazia eta berdintasuna lortzeko dena eman dute. Azkenean, beraien helburua bete dute eta mundu osoan eredu gisa balio izan dute. Mundu arabiarrean eragin duten emakumeen aldeko iraultzagatik sarituak izan dira Norvegian, amorerik ematen ez dutela erakutsi baitute.



Ainhoa Goenaga

No hay comentarios:

Publicar un comentario