Vistas de página en total

Mostrando entradas con la etiqueta Frantzia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Frantzia. Mostrar todas las entradas

domingo, 27 de noviembre de 2011

Hondakin nuklearren garraioa oztopatu dute ekintzaileek


Frantziatik Alemania iparraldera 2.500 tona hondakin nuklear garraiatu dituzte trenez eta kamioiez. La Hague zentral nuklearretik Gorlebengo behin behineko hilerri nuklearrerainoko ibilbidean segurtasuna bermatzeko neurri asko hartu dituzte. 20.000 polizia arduratu dira hondakinen garraioaz. Halere, ekintzaile antinuklearrek “Kastorea” trena 24 orduko atzerapenarekin iristea lortu dute.

Greenpeace-ek hainbat manifestazio antolatu ditu Alemaniako hiri ezberdinetan. Ekintzaile antinuklearrek trena geldiarazteko saiakera ugari egin dituzte. Ez zuten nahi inolaz ere “Kastorea” bere helmugara iristea. Trenak Alemaniako muga igaro duenean hasi dira arazo larrienak. Oso protesta jendetsuak egon dira.

Manifestari batzuk zementuarekin trenbidera lotu dira eta hainbat ekintzaile eta nekazariek errepidea oztopatu dute. Hormigoizko 600 kiloko piramidea egin dute bide erdian. Azkenean, hondakin nuklearrak Gorlebengo biltegira egun bateko atzerapenarekin iritsi dira.





Ainhoa Goenaga

domingo, 16 de octubre de 2011

Hollande izango da Frantziako PSko hautagaia


Frantziako politikaren historian lehen aldiz ospatu dituzte hauteskunde primarioak ordezkaria aukeratzeko Alderdi Sozialistaren (PS) eskutik. Parte hartze ugaria izan du ezkerrean ekimen berri honek, eta iturri ofizialen arabera, 2.7 milioi pertsona inguruk jo zuten atzo hautestontzietara. Horietatik guztietatik, 1.5 milioi lagunek baino gehiagok (%56ak) François Hollanderengan jalgi dute eskuina politikoki menderatzeko daukaten itxaropena. 

Igande honetan bere aurkari nagusi izandako Martine Aubreyk bozken %43a baino ez ditu lortu (1.1 milioi bozka inguru) eta beraz PSko hautagai izateko parada galdu du, nahiz eta alderdiko presidentea izaten jarraituko duen. 

Bigarren maila baten, Arnaud Montebourg (bozken %17arekin) Seg’olene Royal (%7) eta Manuel Valls (%6) aukera erreal barik hautagaitzatik at egon dira momentu oro. François Hollandek izango da beraz herrialdeko ezkerra lideratuko duen hautagaia hurrengo urtean ospatuko diren hauteskunde orokorretan, Nicolas Sarkozy (UMP) eta Marine Le Pen/en (FN)aurrean.

Gentza Garcia Mendieta