Vistas de página en total

Mostrando entradas con la etiqueta Alemania. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Alemania. Mostrar todas las entradas

miércoles, 7 de diciembre de 2011

Alemanian II. Mundu Gerrako bonbak aurkitu dituzte


Coblenzan, Alemania mendebaldeko herri batean, biztanleriaren erdia ebakuatu behar izan dute 2 tonako bonba bat desaktibatzeko. 45.000 pertsonek euren etxebizitzak hustu behar izan dituzte. Gainera, tokiko errepide eta trenbide guztiak itxi egin behar izan dituzte.

II. Mundu Gerraren garaiko lehergailua Rin ibai-bazterrean aurkitu dute, 125 kiloko bonba bat eta ke-bonba batekin batera. Azkenaldian euririk egin ez duenez, ibaiaren maila oso baxua da eta, ondorioz, ur-azalera atera dira artefaktuak.

Ebakuazioa jendetsua izan den arren, arazorik gabe joan da. Esan beharra dago II. Mundu Gerraz geroztik Alemanian egin duten ebakuaziorik handiena izan dela.


EFE 
ABC 

Ainhoa Goenaga

domingo, 27 de noviembre de 2011

Hondakin nuklearren garraioa oztopatu dute ekintzaileek


Frantziatik Alemania iparraldera 2.500 tona hondakin nuklear garraiatu dituzte trenez eta kamioiez. La Hague zentral nuklearretik Gorlebengo behin behineko hilerri nuklearrerainoko ibilbidean segurtasuna bermatzeko neurri asko hartu dituzte. 20.000 polizia arduratu dira hondakinen garraioaz. Halere, ekintzaile antinuklearrek “Kastorea” trena 24 orduko atzerapenarekin iristea lortu dute.

Greenpeace-ek hainbat manifestazio antolatu ditu Alemaniako hiri ezberdinetan. Ekintzaile antinuklearrek trena geldiarazteko saiakera ugari egin dituzte. Ez zuten nahi inolaz ere “Kastorea” bere helmugara iristea. Trenak Alemaniako muga igaro duenean hasi dira arazo larrienak. Oso protesta jendetsuak egon dira.

Manifestari batzuk zementuarekin trenbidera lotu dira eta hainbat ekintzaile eta nekazariek errepidea oztopatu dute. Hormigoizko 600 kiloko piramidea egin dute bide erdian. Azkenean, hondakin nuklearrak Gorlebengo biltegira egun bateko atzerapenarekin iritsi dira.





Ainhoa Goenaga

domingo, 16 de octubre de 2011

15 milioi urteko suge baten fosila topatu dute


Hamburgo hiritik oso gertu, Alemaniaren hegoaldean kokatzen den Griesbeckerzell-eko herrian, pitoi suge baten fosila aurkitu izan dute zenbait ikerlarik. Topatutako sugea 3.5 metro dauzka, eta Tubingako Unibertsitareko adituen arabera, 15 milioi urte inguru izan ditzake.

Aurkikuntzak momentura arte egitzat jotzen genituen zenbait ideia kontrajarri ditu, eta lehena, epe murriztu batean izan bazen ere, Europako erdialdean sugeak bizi izan zirela da. Inoiz ez da iparralderago horrelako aurkikuntzarik egin, eta horrek ezinbestean beste tesi bat plazaratzen du, patologo alemaniarrei so eginez, hots, garai horietan temperatura 19 grado ingurukoa izan behar zela, eta ez baxuagoa, gaur arte pentsatu izan den bezala. Madeleine Böhme, Tubingako Unibertsitateko bozeramailearen arabera, “ezinezkoa litzateke bestela horrelako reptilek bestelako inguru eta egoera bizitzea”.

Antza denez, pitoi suge jakin hau Mioceno garaian bizi izan zen, eta bere espezietik aurkitu den azkeneko fosila da, horrela beraz, haien desagerpena duela 14 milioi urte datatzen dute adituek.

http://twitter.com/#!/UNoticias
Gentza Garcia Mendieta