Coblenzan, Alemania mendebaldeko herri batean, biztanleriaren erdia ebakuatu
behar izan dute 2 tonako bonba bat desaktibatzeko. 45.000 pertsonek euren etxebizitzak
hustu behar izan dituzte. Gainera, tokiko errepide eta trenbide guztiak itxi
egin behar izan dituzte.
II. Mundu Gerraren garaiko lehergailua Rin ibai-bazterrean aurkitu dute,
125 kiloko bonba bat eta ke-bonba batekin batera. Azkenaldian euririk egin ez
duenez, ibaiaren maila oso baxua da eta, ondorioz, ur-azalera atera dira
artefaktuak.
Ebakuazioa jendetsua izan den arren, arazorik gabe joan da. Esan beharra
dago II. Mundu Gerraz geroztik Alemanian egin duten ebakuaziorik handiena izan
dela.
Ainhoa Goenaga
