Vistas de página en total

domingo, 27 de noviembre de 2011

Hondakin nuklearren garraioa oztopatu dute ekintzaileek


Frantziatik Alemania iparraldera 2.500 tona hondakin nuklear garraiatu dituzte trenez eta kamioiez. La Hague zentral nuklearretik Gorlebengo behin behineko hilerri nuklearrerainoko ibilbidean segurtasuna bermatzeko neurri asko hartu dituzte. 20.000 polizia arduratu dira hondakinen garraioaz. Halere, ekintzaile antinuklearrek “Kastorea” trena 24 orduko atzerapenarekin iristea lortu dute.

Greenpeace-ek hainbat manifestazio antolatu ditu Alemaniako hiri ezberdinetan. Ekintzaile antinuklearrek trena geldiarazteko saiakera ugari egin dituzte. Ez zuten nahi inolaz ere “Kastorea” bere helmugara iristea. Trenak Alemaniako muga igaro duenean hasi dira arazo larrienak. Oso protesta jendetsuak egon dira.

Manifestari batzuk zementuarekin trenbidera lotu dira eta hainbat ekintzaile eta nekazariek errepidea oztopatu dute. Hormigoizko 600 kiloko piramidea egin dute bide erdian. Azkenean, hondakin nuklearrak Gorlebengo biltegira egun bateko atzerapenarekin iritsi dira.





Ainhoa Goenaga

No hay comentarios:

Publicar un comentario