
Lehiaketari 2007an eman zitzaion hasiera, eta 440
lekuk hartu zuten parte, munduko 220 herrialde ezberdinetatik. 4 urte hauetan zehar zenbait epaile partehartzaileak baztertzen
jardun dute, azkenean 28 finalista utziz. Finaleko ekitaldian mundu osoko
pertsonek internet, teléfono dei edota SMS mezuen bitartez haien bozka eman
zuten eta 7 irabazleak erabaki zituzten:

Iguazú-ko urjauziak (Argentina): 80 metrotarainoko altuera daukaten 275
jauzik osatzen dituzte, “Garganta del Diablo” ikusgarriena delarik. Argentinako
izen bereko errekatik heltzen zaio ura.

Komodo irla (Indonesia): 5.700 musker erraldoi bizi dira irlan eta oso
erasokorrak izatearen fama daukate, horregatik hain zuzen historian zehar
“Komodoko Dragoi” ezizena jaso dute. 1817 km osatzen dituzte hiru irlek eta
koralak, marrazoak, izurdeak … etab. gordetzen dituzte.
Jeju irla (Hego Korea): Sumendi batetik sortutako irla da, duela ehunka
milioi urte sortutakoa. Irlan 360 sumendi aurkitzen dira, tamaina guztietakoak,
handiena ia 2.000 m dituelarik.

Puerto Princesako urpeko ibaia (Filipinas): 8.2 km-tako ibaia da, lur
azpian dagoena eta ibilbide osoan zehar nabigagarria dena. Estalaktita eta
estalagmita anitz ditu, eta erdialdean ehunka urteko zuhaitzak dituen kobazulo
erraldoi batek edertu egiten du.
Gentza Garcia Mendieta
No hay comentarios:
Publicar un comentario