Vistas de página en total

Mostrando entradas con la etiqueta atentatu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta atentatu. Mostrar todas las entradas

lunes, 14 de noviembre de 2011

15 hildako Iranen 2 leherketetan

15 lagun zendu dira gutxienez eta beste asko zaurituak izan dira Teheranetik hurbil kokatuta dagoen base militar batean, arma biltegi batek eztanda egitean. Antza denez, 2 leherketa egon ziren guztira, alboan zegoen biltegi txikiago batek ere eztanda egin baitzuen lehenengoaren suak honetara heldu zenean.

Biltegiek armak, bonbak eta tankerako gerrarako tresnak gordetzen zituzten, eta Guardia Islamiar Erreboluzionarioenak (IRGC siglak ingelesez) ziren. Bidganesh herrian jazo da gertakizuna, Alborz-eko probintzian, Teheran-en hegoekialdera.

Ramazan Sharif IRGC-ko komandanteak, baina, azaldu du lehenengo leherketaren kausak ez direla oraindik argitu, eta poliziak ikerkuntzekin jarraitzen omen duela. Edonola ere, ez du uste atentatu bat izan denik, baizik eta biltegiaren edo bertako langileen akats bat, 15 kideen bizitzarekin akabatu duenak. Azkenik, ospitalean zenbait pertsona, "10 baino gehiago", egoera kritikoan aurkitzen direla argitu du komunikabide nazionalen aurrean.

Gentza Garcia Mendieta

miércoles, 12 de octubre de 2011

14 lagun hil eta 63 zauritu dituzte Iran-en 4 atentatuetan


Gutxienez 14 pertsona hil dituzte eta 63 zauritu Bagdad-en poliziaren aurka jazo diren bonba leherketa bidezko lau atentatu ezberdinetan. Iturri ofizialei so eginez, erasoaren xedea hiriaren puntu ezberdinduetan dauden komisaldegiak eta patruila auto bat izan dira.
Lehen atentatua hiriaren erdigunean aurkitzen den Al Alauia polizia-etxean izan da, non taliban batek bonbaz jositako kotxe bat eraikinaren sarreraraino gidatu duen bertan lehertzeko. Ondorioz, sei pertsona zendu dira gertaeran: hiru polizia, zibil bat eta bere buruaz beste egin duen terrorista bera.

Bigarrena, eta zalantza barik kalte gehien suposatu dituena, Al Huriyan izan da, hots, kapitalaren ipar-mendebaldean dagoen komisaldegian. Aurrekoaren antzera antolatu izan dute bigarren kasu honetan erasoa, eta 6 pertsonen bizitzarekin amaitu dute, gainera 28 zauritu utziz.

Beste atentatu bat hego-mendebaldeko Al Llam polizia-etxearen alboan jazo da, aparkatuta zegoen kotxe bonba batek eztanda egitean 3 pertsona hil eta 12 zauritu dituenean.

Azkenekoa Al Yihad auzoan izan da: patruila auto baten ondoan bonba txiki bat lehertu dute, baina kasu honetan, zorionez, 3 zauritutako lagun bakarrik suertatu dira.


Gentza Garcia Mendieta