Vistas de página en total

Mostrando entradas con la etiqueta Italia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Italia. Mostrar todas las entradas

miércoles, 7 de diciembre de 2011

Kamorrako kide arriskutsuena kartzelaratu dute


Michele Zagaria, 53 urteko "Casalesi" italiar mafiako klaneko buruzagia atxilotu zuen poliziak asteazkenean. Bere klana, kamorra osoko arriskutsu eta odoltsuenetakoenetakoa kontsideratua dago.


16 urte zeramatzan Zagariak poliziarengandik ihes egiten fugitibo bezala, eta Casal di Principen, Italiako hegoaldean, kokatua dagoen lur azpiko bunker batean aurkitu izan du poliziak. Ez da atxiloketa aislatu bat izan, eta nahiz eta hasieratik Zagaria zen xede nagusia, 100 polizia agente baino gehiagok hartu izan du parte operazioan, Casalesien klana oinarrietatik bertatik desegiteko. Napoliko Antimafia Zuzendaritzak baieztatu duenez, Casapesenna udalerriko zenbait etxe erregistratu ditu poliziak, eta, haien hitzetan, mafiaren "kapoa" atxilotu dutenean "Estatua gailendu da" adierazi omen du.

Michele Zagaria, Casertan jaioa, Napoliko mafiaren azken buruzagi handia izan da erortzen, eta nahiz eta hedabide lokalek orain dela egun batzuk argi zeukaten lokalizatua zeukatela eta atxiloketa una batetik bestera egingo zela, ez da asteazkenera arte izan noiz harrapatzea lortu duten. Bere klana, "Casalesiena", alegia, ez zen Italiak soilik mugitzen, eta Espainia, Portugal edo Frantzian aritzen zen mafiaren ordezkari bezala. 2008tik biziarteko kartzela-zigorra ezarria dauka, drogaren trafiko eta hilketa delituak leporatuta.


Gentza Garcia Mendieta

lunes, 14 de noviembre de 2011

Berlusconik behin betiko dimisioa aurkeztu du

2011ko azaroaren 12an, gaueko 8:30tan, bere kargu uztea aurkeztu du Silvio Berlusconik, momentu horrerata arte Italiako lehen ministroa izandakoak. Errepublikako presidentearekin bildu ostean publiko egin zuen Berlusconik bere behin betiko dimisioa, aurreko egunetan berak aurreratu zuen bezala. Bere azkeneko borondatea bete da, baina, eta Italiako Kongresuak berak proposatutako 2012ko Aurrekontu Legeak onartu zituen, berak eskatu bezala.

Bozketan, aurrekontuen aldeko 156 boto egon ziren, kontrako 12 eta abstentzio bakarra. Legedi berri horrekin, hemendik eta 2014ra arteko murrizketa nabariak onartu egin dira, parlamentarien aburuz tarte horretan 60.000 milioi euro aurreztea ahalbideteko dituztenak italiarrentzat. Gainera, Balio Erantzien Zerga (BEZ-a) %20tik %21era pasako da, eta funtzionarioen soldatak izoztuko dira.

"Legea onartu bezain pronto utziko dut kargua. Lehendabizi, ordea, Europako Batasunarekin ditugun konpromisoak bete behar ditugu". Horixe da Berlusconik Napolitanori pasaden asteartean jakinarazitakoa, eta pausoz pauso lehen ministro ordeak planifikatutako sekuentzia bete egin da, italiar asko eta askoren poztasunerako. Orain, gehienek uste dute Mario Monti legebiltzarkidea izango dela Italiako Errepublikaren hurrengo lehen ministroa.

Gentza Garcia Mendieta