Vistas de página en total

domingo, 25 de septiembre de 2011

16 lagun hil dituzte Iraken atentatu ezberdinetan

Guztira 16 pertsonek bizia galdu dute gaurkoan eta beste asko zaurituak izan dira Bagdad-etik 80km-tara dagoen Kerbala hirian jazo diren elkarren segidako 4 atentatu ezberdinetan. Lehenbiziko leherketa gobernuaren eraikuntza baten aurrean aparkatuta zegoen kotxe-bonba baten eztandak eragin du, eguerdi aldera antza, eta polizia nahiz zibil anitz harrapatu izan ditu momentuan. Segituan beste bi eztanda izan dira lehenengoaren alboan, eta polizia jendea aldentzen saiatzen ari zen bitartean laugarren bat ere jazo da inguruan. Emergentzia zerbitzuak kontu handiz gerturatu dira Kerbalako zentroko auzo horretara, leherketa gehiago egongo ote zenaren beldurrez. Horrelakorik ez da gertatu, eta anbulantzia nahiz medikuek ahal izan duten hobekien bete duten haien lana. Gaitz erdi.

Gertakizunaren egilea ez da ofizialki argitu momentura arte, baina gobernutik argi daukate erantzulea Al Qaeda edota bestelako talde chiitarren bat izan dela. Gogoratu estatubatuar tropek Saddam Hussein 2003an Iraketik bota zutenetik ia astero eta hilabetero jazotzen direla horren tankerako atentatuak. Horren isla, pasaden osteguneko gertakizuna, Bagdad-en non berez buruaz beste egin zuen muturreko chiitar batek beste 17 lagun hil zituen.

Gaurko atentatuan, aurreneko gehienetan legez, gobernua eta bere egoitza izan dira egileen xedeak, eta bertako politikariek, Nuri al Maliki lehen ministroa buru, AEBko soldaduei laguntza eskatu diete egoerari erantzuteko. Urte honen amaieran herrialde asiarra uzteko agindua daukate bi gobernuen artean sinatutako akordio baten ostean, baina momentu honetan negoziatzen ari dira bertan dauden 30.000 saldaduen egonaldia luzatuko ote duten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario