Vistas de página en total

domingo, 25 de septiembre de 2011

Zezenketak beren amaierara iristen ari dira Katalunian

Monumentaleko azken korrida ospatu da gaur, Bartzelonako hiri-festetan

Bartzelonako Monumental zezen-plazan egin diren zezenketen arteko azkenekoa izan da gaurkoa. Jose Tomas toreatzailea aritu da bertan Monumentali agurra emateko.

Pasadan urtean Kataluniako Legebiltzarrak 2012tik aurrera zezenketak debekatuta egongo direla erabaki zuen. Gaur, 2011ko irailaren 25ean, Monumentalen ateak itxi dira zezenketarako. Honi bezala beste hainbat zezen-plaza katalanei amaiera iritsiko zaie laster. 2011 bukatzean Kataluniako zezen-plazen iraungitze-data iritsiko da.

Xabier Trias (CiU) Bartzelonako alkatearen esanetan, Udalak ez du ordezkaririk bidali gaurko zezenketara. CiUko ordezkaririk ere ez dela izan gaineratu du. Zezenketen amaiera prozesu logikotzat hartu du berak, geroz eta publiko gutxiago baitute. Halere, Jose Tomasen kasua salbuespen moduan jarri du. Triasek dionez, XXI. mendean legebiltzarrak zezenketak debekatzea guztiz logikoa da.

Gogoratu beharra dago zezenketen gaia herri ekimen legegile bati esker heldu zela legebiltzarrera. Guztira 180.000 sinadura lortu zituzten herritarrek. Azkenean, legebiltzarrean zezenketen inguruan bozkatzean, 68 parlamentarik debekuaren alde agertu ziren. Bestalde, 55ek oposatu egin ziren eta 9 abstentzio egon ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario