Vistas de página en total

miércoles, 14 de septiembre de 2011

Hildako bat eta lau zauritu Frantzian biltegi nuklear batek eztanda egitean

Badirudi Japoniako "Fukushima I" zentralean jasotako ezbehar nuklearrak oihartzun eskasa izan duela nazioartean, eta bestelakorik ezin esan daiteke gertakizunaren ostean antolatutako manifestazio, martxa, ekitaldi...etab.-en inguruan. Euronews-ek horrela egin zion erreferentzia gertakizunari. Irailaren 11.ean 6 hilabete bete ziren istripu larri huratik eta egun bat geroago, hots, astelehen honetan bertan, leherketa bat jaso da Marcouleko biltegi nuklearrean, hildako bat eta lau zauriturekin. Antza denez, goizeko 11:45ak aldera biltegiko labe batek (bi zituen) eztanda egin zuen, alarma erradiaktibo guztiak piztuz, eta 15:00ak arte alondegiko 3.500 langileak itxita eduki dituzte eraikin barnean, jendarmeek isuri nuklearrik egotea baztertu duten arte, hain zuzen ere.

Polizia frantsesek ez dakite oraindik zerk eragin izan duen hondamendia, baina, bestalde, argi dago gertakizunak begi asko ireki beharko dituela, eta are gehiago energia nuklearraren segurtasunari buruzko eztabaidan sakon murgilduta egonda. Gogoratu kontinente zaharreko zenbait potentziek planak aurkeztu dituztela azkenaldian energia nuklearra behingoz alde batera uzteko, hara nola, Suitza, Alemania edota Italiak (erreferendumez Berlusconiren plan nuklearrak atzera botaz) hurrengo urteetan gutxika zentral guztiak ixteko hitza eman dute.

Egun 442 zentral daude munduan 29 herrialdeetan zehar sakabanatuak, eta horietako asko energia mota kutsagarrienarekiko dependentzi ikaragarri handia dute, AEB kasu, 104 zentral baititu mugen barnean. Sarkozyren Frantzia da herrialde horietako beste bat, 58 plantekin, eta Marcoulen gertatutakoaren ostean pentsatzekoa da politika nuklearra aldatzea guztiz beharrezkoa dela, izan ere, herrialdearen energi beharrizanen %76a baino gehiago zentral hautatik ateratzen da zuzen-zuzenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario