Vistas de página en total

domingo, 18 de septiembre de 2011

Beduinoak Zisjordaniatik kanporatzeko kanpaina martxan jarri du Israelek

27.000 beduino Zisjordaniatik botatzeko plana aurrera darama Israelgo Gobernuak, nahiz eta gerra krimena kontsideratua izan

Zisjordaniako C gunean bizi diren beduinoak beste leku batera bidaltzeko erabakia hartu du Israelek eta jada beduinoen txabola batzuk suntsitzen hasi da. Al Baqaa beduino komunitateak Ramalan kokatutako lau kanpaleku desegin behar izan zituzten uztailean borondatez kontra. Kolonoen erasoa eta poliziaren jazarpena gogor pairatu zuten. Lau palestinar atxilotu zituzten amaieran. Gobernuz kanpoko hainbat erakundeek zein beduinoek israeldarren aldetik jasandako indarkeria handitu dela salatu dute.

Berez 2012an abian jartzekoa zen kanporatze plan hau, baina Israelgo Gobernuak beduinoak indarrez botatzeari jada ekin dio,  Nazioarteko legediari aurka eginez. Izan ere, Nazioarteko legediaren arabera, lurralde okupatuetatik jendea kanporatzea gerra krimena da, baita koloniak ere. Eta C gunea lurralde okupatua da, nola ez.
.
Lehenik eta behin, Jerusalemen  bizi diren 2.400 beduino kanporatzea planeatu dute. Baina, guztira 27.000 beduino botatzeko asmoa dute, beraien kolonia handitze bidean.

Kontu honen inguruan, esan beharra dago Israelgo Gobernuak ez duela beduinoen iritzia inongo momentuan kontuan hartu. Gobernuz kanpoko erakundeek israeldarren ekintza gerra krimena dela gogorarazi duten arren, Israelgo Gobernuak irmo eusten dio bereari eta ez dauka negoziatzeko asmorik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario