Vistas de página en total

martes, 27 de septiembre de 2011

Mexikoko Uruachi herriak setiatuta jarraitzen du

Pasadan asteburuan hasi ziren banden arteko borrokak Uruachin. Herria kontrolpean hartzeko helburuarekin hasi ziren liskarrak eta oraindik herriak setiatuta dago. Uruachi Chiuaua estatuko herria da.
Sikarioen arteko gudua hasi zenetik 2000 bala baino gehiago isuri dira. Igandean 6 ordu baino gehiago iraun zuen tiroketa batek. Egoera jasanezina dela aitortzen du herriko alkateak Aldo Camposek. Bere bizitza arriskuan ikusten du, herriko jendearenarekin batera. Gainera, herri barruko tiroketak kalte izugarriak eragiten ari dira eta herria ez dago prest hori jasateko.

Campos alkatearen hitzetan, herritarrak oso kezkatuta daude haien segurtasunagatik eta haien etxebizitzengatik. Horregatik, gaizkileei aurka egiteko prest daudela esan dute, poliziak ezer egiten ez badu.

Alkateak badaki gainera herritarrak beste herrietatik armak jasotzen ari direla eta haien kabuz bandak herritik botatzea pentsatzen ari direla. Oso kezkatuta dago jarduera honek ehunka hildako utzi ahal dituelako.

Ez da Mexikon gertatzen den lehen setioa, orain dela bi urte, 2009aren azaroan San Juan Copala setiatua izan baitzen. Baina, kasu hartan, paramilitarren ariketa bat izan zen setioa, arazo politikoak zirela eta. Urte bat baino gehiago iraun zuen setioak eta bi hildako utzi zituen atzean. Ea zorigaitz bera Uruachin errepikatzen ez den.

No hay comentarios:

Publicar un comentario