Hiru lagun zendu dira Turkiako kapitalean, Kizilay auzoan, autobus batean jarritako bonba batek eztanda egitean, eta antza denez, gutxienez beste 15 zauritu utzi ditu gertakizunak. Horietako 5 gainera, egoera oso larrian aurkitzen dira momentu honetan ospitalean. Nahiz eta hasierako kontuan hartutako hipotesi batek gas bonbona batek eraginda izan zitekeela iradokitzen zuen, fiskaltzak segituan baieztatu du atentatu terrorista bat izan dela, baina egilea nor izan ote den ikertzen dihardute oraindik.
Autobusak, esan bezala, Kizilay merkatal auzoan egin izan du eztanda, Recep Tayyip lehen ministroaren bulegotik eta beste zenbait ministerioetatik kilometro eskas batera. Jasotako ezbeharraren helburua argi dago beraz. Eztandaren ondorioz zenbait autok su hartu dute eta horietako nahiz alboko eraikinetako kristal asko apurtuak izan dira ere. Gertakizunaren ostean turkiar poliziek zaurituen bila aritu dira, eta bitartean eremua itxi egin dute, bestelako lehergairik egon zitekeenaren beldur.
Hurriyet hedabide lokala eta bertan argitaratukoa jaso dituzten egunkariei so eginez, emakume gazte bat atxilotu omen dute poliziek auzotik hurbil, gertakizunaren erantzukizuna leporatuz, baina ezin daiteke datu fidagarritzat hartu, izan ere ez du baieztapen ofizialik jaso. Edozein modutan ere ez da erreza izango egilea aurkitzea, izan ere, etengabeko eraso eta atentatuak jasan ditu Turkiak azkeneko urteotan, muturreko eskuinak nahiz muturreko ezkerraren sinadurapean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario