Vistas de página en total

domingo, 18 de septiembre de 2011

Israelgo lehen ministroa ez dago prest Palestina estatu independente bezala onartzeko


Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa NBEn estatus palestinarraren igoera onartzeko prest dagoela dio, herrialdea kide osoa bilakatzen ez den bitartean

Palestinako Aginte Nazionalak Palestina NBEn eskubide osoko estatua izateko eskaera egiteko asmoa du. Irailaren 22an bertan NBEko Segurtasun Kontseiluan egingo du eskaria PANk. Baina NBEren batzar orokorrean Palestinaren estatus osoa lortu beharrean mailaz igotzea lortuz gero, Vatikanoaren estatus maila bera izatea besterik ez lukete lortuko.

Egoera honen aurrean, Netanyahuk palestinarrekin negoziazioak berrartu nahi ditu. Palestinarrei NBEn kide oso izateko eskaerari uko egiteko eskatu nahi die, hain zuzen ere. Palestinarren ekimenaren guztiz kontra dago Israel. Palestinarrak, ordea, NBEri eskaera hori aurkeztuz gero, israeldarrekin dituzten negoziazioak desblokeatu direlakoan daude.

Israelgo Atzerri ministroak Frantziako, Alemaniako, Italiako, Espainiako eta Erresuma Batuko enbaxadoreekin hitz egin nahi du Palestinaren onespenaren inguruan duten iritzia gertutik ezagutu ahal izateko.

Europar Batasuna, Frantzia eta Espainia aldekoak direla dirudi. Bestalde, AEB eta Erresuma Batua horren aurka daudela plazaratu dute. Ondorioz, Segurtasun Kontseiluaren onarpena jasotzea zaila izango da palestinarrentzat, azkeneko bi herrialde hauek beto eskubidea baitute. Gainera, Barack Obamak palestinarren eskaeraren kontra egingo duela argi utzi du.

Bitartean, Israel beduinoak Zisjordaniatik kanporatzeko plana aurrera eramaten ari da, gerra krimena kontsideratzen den arren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario