Vistas de página en total

domingo, 25 de septiembre de 2011

Gaddafiren lehen ministroa atxilotu dute Tunisian

Jufra eta Sedha hiriak, Gaddafiren aldekoen gotorleku izandakoak, erreboltarien eskuetan daude

Al Arabija telebista kateko berrietan Al Baghdadi al Mahmudi Gaddafiren lehen ministroa Tunisian atxilotua izan dela jakinarazi dute. Twitterrean argitaratu du albistea Al Jazeeraren berriemaileak, hain zuzen ere.

Gaddafiren jarraitzaileen egoera larriagoa egiten doa momenturo. Izan ere, Ahmad Omar Banik Trantsiziorako Kontseilu Nazionaleko bozeramaileak esan du matxinoek jada Sedha eta Jufra hiriak hartu dituztela. Bertan Gaddafiren aldekoak ezkutatzen ziren.

Badirudi Gaddafiren jarraitzaileei geratzen zitzaizkien azkenetariko gotorlekuak zirela. Hortaz, geroz eta murritzagoak dira haien aukerak. Orain, Surt eta Beni Waild bakarrik gelditzen zaie babesleku moduan.

Jufra eta Sedha hiriak matxinoen kontrolpean daude. Baniken hitzetan, Jufran frankotiratzaile batzuk besterik ez dira gelditzen. Matxinoak dira, beraz, kaleen jabeak. Jufra hiria “askatu” egin dutela diote erreboltariek. Hiri hau Tripolitik 700 kilometrora aurkitzen da. Han Gaddafiren jarraitzaileen armategi handia topatzea espero dute matxinoek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario