Vistas de página en total

domingo, 2 de octubre de 2011

Ahots bat entzun ondoren bere begi propioak erauzi ditu gizon batek

46 urteko gizon batek  bere begiak erauzi ditu bere esku propioekin. Britainarra da izatez gizona baina urte asko daroa Toscanan bizitzen.. Goizean  Italiaren hegoaldean dagoen Viareggioko San Andrea katedralean meza entzuten egon dela, bat-batean bere lekutik altxatu da, oihuka hasi da, eta begiak erauzi ditu.

Poliziak esan duen bezala , gertaeraren protagonistak  mediku zerbitzuari azaldu dioenez,  ahots bat entzun du bere buruan esaten ziona begiak  kentzeko. Horregatik egin duela egin duena.

Gizona berehala Versiliako ospitalera eroan dute. Han , premiaz egin diote ebakuntza, baina berandu izan da jada, ezin izan diote ikusmena salbatu, itsu geratu da.

Ikusmena galdu du baina bere bizitza ez dago arriskuan. Orain, ospitaleko Psikiatria  sailean dago gelditurik. Medikuek beldurra dute eta beste txorakeriaren bat egin ahal duela pentsatzen dute. Horregatik, azterketa bat egingo diote bere osasun mentala nola dagoen ikusteko. Analisien emaitzen arabera  erabakiko dute osasun zerbitzuak zer egin Britainiar gizajoarekin.

Badago jendea foroetan kasuari buruz hitz egiten ari dena eta pentsatzen  duena biblian gertatutako istorio baten antza duela gertaera honek. Abraham eta Issacren istorioa hain zuzen ere.  Kasu honetan, jainkoak Abrahameri eskatzen dio bere semea Issac  sakrifikatzeko bere fedea adierazteko. Baina Abraham hilketa egiten doala jainkoak gelditzeko  agintzen dio, bere fedea frogatu duela..

Baliteke, Gertatu dena fede froga bat izatea ere.

KARTZELARA BI OILO LAPURTZEAGATIK!

Ertain adineko Keniatar bat  espetxeratu dute 2 oilo lapurtzeagatik.. Nahiz eta broma bat dirudi, 5 urteko espetxe zigorra jarri  izan diote. Lapurrak bi oilo lapurtzeaz gain, etxeko zenbait material hartu du, guztira 3.150  Kenyar Txelin balio duelarik. Hau da 22 euro gutxi gora behera.

Lehen aipatu dudan bezala soro baten broma dirudi hau baina horrela adierazi du albistea Kenyako  'The Standard'  egunkari publikoak. Lapurrak, Peter Onyango Miale, Rose Awinoren etxean sartzeagatik kondenatu dute. Gertaera, Got Regea herrian izan da uztailaren 19an. Biktimak esan duen bezala, erosketetatik bueltan ikusi zuen Peter bere etxetik ateratzen, eskuetan bi oilo zeramala.

Goian aipatutako komunikabidea dioenez, Lapurrak, Siava-ren tribunalean kondenatuta izan dena, Kenyaren mendebaldean, lapurtutako guztia ordaintzeko prest agertu da. Hala eta guztiz William Chepseba epaileak finko agertu da eta egoitzaren bortxaketagatik hiru urteetara eta lapurretagatik 2 urteetara zigortu dio gizajoari. Baina oraindik dauka aukera Kenyarrak esandakoa apelatzeko 14 egunetan.

Kontuan edukita gure gizartean lapur batek indarra erabili gabe 300 euro baino gehiago lapurtzen ez badu ebasketa bezala ezagutzen dela eta horrek dakarren kartzela zigorra 6 hilabetetatik 18 hilabetera doala, arraro itzela egiten zaigu entzuteak 22 euro lapurtzeagatik 5 urteko kartzela zigorra jasango duela gizon batek. Azken finean herrialde bakoitzean kultura eta lege ezberdinen bidez bizi behar.

jueves, 29 de septiembre de 2011

Israelek 1.000 etxebizitzatik gora eraikiko ditu Jerusalemen

Bake negoziaketak berrartzeari ekin beharrean, Israelek Jerusalemen 1.000 etxebizitza baino gehiago eraikitzea erabaki du. Madrilgo Laukoteak (AEB, EB, Errusia eta NBE) Israeli bakeari bidea irekitzeko ahalegin bat egitea eskatzen dion bitartean, honek Jerusalem guztiz kolonizatzea planeatzen du. Saeb Erekat Palestinar Aginte Nazionaleko negoziatzaile buruzagiaren ustez, “Israelen erantzuna” da Laukotearen proposamenari.

Israelek 1967an okupatu zuten Jerusalemgo hegoaldea. Ordutik, palestinarrek beren lurraldea aldarrikatzen dute, baina ez zaie jaramonik egiten. Orain, 1.000 etxebizitzatik gora eraikiko ditu bertan Israelek.

Israelgo Barne Ministerioak onartu du jada etxebizitzen eraikuntza. Bestalde, Palestinar Aginte Nazionaleko negoziatzaile buruak erabaki hori gaitzetsi du. Eskualdeko bake perspektiba ahulak babesteko nazioarteko esfortzuei emandako muturrekoa bezala definitu du Israelen plana.

Gogoratu beharra dago Palestinak NBEri Estatu gisa onartzeko eskatu diola duela oso gutxi. Jarraian, Madrilgo Laukoteak Israeli eta Palestinari bake negoziaketak berriz hasteko proposatu die. Baina, badirudi Israelek berearekin jarraitzen duela. “1.100 etxebizitzekin erantzun die Laukoteari eta Frantziaren Ekimenari Israelek. Israel bakerako bazkide bat dela dioten nazioarteko eragileak barregarri utzi ditu Netanyahuk”, adierazi du Erekatek. Israelek muntatutako beste “kolono-gunea” dela esan du Palestinako ordezkariak. Zisjordanian egiten ari diren berdina errepikatzen ari direla dio.

martes, 27 de septiembre de 2011

Mexikoko Uruachi herriak setiatuta jarraitzen du

Pasadan asteburuan hasi ziren banden arteko borrokak Uruachin. Herria kontrolpean hartzeko helburuarekin hasi ziren liskarrak eta oraindik herriak setiatuta dago. Uruachi Chiuaua estatuko herria da.
Sikarioen arteko gudua hasi zenetik 2000 bala baino gehiago isuri dira. Igandean 6 ordu baino gehiago iraun zuen tiroketa batek. Egoera jasanezina dela aitortzen du herriko alkateak Aldo Camposek. Bere bizitza arriskuan ikusten du, herriko jendearenarekin batera. Gainera, herri barruko tiroketak kalte izugarriak eragiten ari dira eta herria ez dago prest hori jasateko.

Campos alkatearen hitzetan, herritarrak oso kezkatuta daude haien segurtasunagatik eta haien etxebizitzengatik. Horregatik, gaizkileei aurka egiteko prest daudela esan dute, poliziak ezer egiten ez badu.

Alkateak badaki gainera herritarrak beste herrietatik armak jasotzen ari direla eta haien kabuz bandak herritik botatzea pentsatzen ari direla. Oso kezkatuta dago jarduera honek ehunka hildako utzi ahal dituelako.

Ez da Mexikon gertatzen den lehen setioa, orain dela bi urte, 2009aren azaroan San Juan Copala setiatua izan baitzen. Baina, kasu hartan, paramilitarren ariketa bat izan zen setioa, arazo politikoak zirela eta. Urte bat baino gehiago iraun zuen setioak eta bi hildako utzi zituen atzean. Ea zorigaitz bera Uruachin errepikatzen ez den.

Kontuz Benedikto!


Benedikto XVI.ak Erfurten emandako meza baino bi ordu lehenago tiroketa bat egon da katedralaren kanpoaldean. Gizon batek Aita Santuaren guardien kontra tirokatu du hiru aldiz aire konprimituzko arma batekin. Guardia bat zauritua izan da, baina berehala atenditu dutenez, orain arriskutik kanpo dago. Zorionez, gizona berehala atxilotua izan da.

 

Gizonak mezaraino iritsi nahi zuen Aita Santuari tiro egiteko.  Hilketa saiakera alde batera utzita, dena ondo joan da. Gertatutakoak beldurra sortu badu ere, ez da ordutegiaren aldaketarik eman. Meza arazorik gabe ospatu da. Baina, segurtasuna handitu behar izan dute bada ezpada ere.

 

Gertaera katedraletik 400 metrora izan da gutxi gorabehera. Meza amaituta, Benedikto ‘papamovil’ean atera da eta Erfurten aireportura abiatu da bihar Friburgon eman behar duen mezara iristeko.

Azkenean, 30.000 pertsona baino gehiago egon dira ekitaldi erlijiosoan.

 

Nahiz eta arazoak egon Alemaniako protesta antiklerikalengatik, jirak normaltasunez jarraituko du amaiera arte. Hori adierazi du gutxienez Federico Lombardi Vatikanoko bozeramaleak.

UARS satelitea amalurran aurkitzen da jada!


Goi Atmosferako Ikerkuntzako satelitea atmosferan sartu dela eta lurrera ailegatu dela baieztatu du NASAk, baina ez du esan lurreratzearen leku zehatza. NASAren arabera, satelitea atmosfera zeharkatzean ozeano baretik sartu da eta Kanada, Afrika, Ozeano Barea, Atlantiko eta Hindikotik pasa da. Iturri ofizialen baieztapenaren ezean, Twitterrean argitaratutako  informazioak dio satelitearen gorpuzkiak Kanadaren mendebaldean egon daitezkeela, Okotoks hirian, Calgariren hegoaldean.

 

Satelitea hiri edo herri batean lurreratu izan balitz eragingo lituzkeen kalteak garrantzitsuak izango lirateke. Sateliteak autobus baten tamaina eta 5,5 tona baino gehiagoko pisua zuen. NASAk azpimarratu du ez dela pertsonentzako arriskurik egon, satelitea leku jendetsu batean erortzeko aukera oso murritza baitzen. Pertsona baten gainean erortzeko aukera oso urrun zegoen, hain zuzen ere, 1/ 3200ko posibilitatea zegoen.

 

Zientzilarien ustez, artefaktu osoaren egituratik 26 piezatik gora atmosfera zeharkatzeko gai izango ziren. NASAk haien hitzak gogortu dituzte esanez era espaziala hasi zenetik ez dela egon istripu mortalik. Halere, jendea ez dator bat horrekin. Oraingoan zorte ona edukitzeak ez du esan nahi hurrengoan berdina gertatzea. Zenek daki, agian hurrengoan satelitea parke, eskola edo bestelako eraikin batean eror daiteke.