Vistas de página en total

domingo, 9 de octubre de 2011

Banatu dira 2011ko Nobel sariak



106 urte bete dira Alfred Nobel ingeniari eta kimikari sueziar handia zendu zenetik, baina gaur egun oraindik ez ditugu bere ekarpenak ahaztu. Bere nahia zen aurkikuntza esanguratsuenak, gizarteari laguntza ukigarrienak eta ekarpen nabarmenenak burutzen zituzten pertsonek sarituak izatea, eta horrela izan da 1901. urtetik gaur arte. Aste honetan jakin izan ditugu aurtengo Nobel sarien irabazleen izenak, eta ohituta gauden legez, ezusteak ekarri dizkigute aurten ere. Hauek izan dira 2011ko Nobel sarien irabazleak:

Kimikan: Daniel Shechtmani (Israel), kuasikristalen aurkikuntzagatik (forma estruktural berri bat).

Fisikan: Saul Perlmutter, Brian P. Schmidt eta Adam Riess (AEB), unibertsoaren hedapenari buruzko ikerketagatik.

Bakean: Ellen Johnson Sirleaf, Leymah Gbowee (Libia) eta Tawakkul Karman (Yemen), emakumearen aldeko borrokagatik.

Medikuntzan: Jules Hoffmann, Bruce Beutler eta Ralph Steinman (Alemania) inmunitate sistemaren inguruan egindako ikerketagatik.
  
Literaturan: Tomas Transtromer (Suedia), bere poemen bildumagatik.



Gentza Garcia Mendieta

lunes, 3 de octubre de 2011

Omenaldia Gandhiri bere 142. urteurrenean

142 urte bete ziren atzo Gandhi jaio zen egunetik, hots, 1948ko urriaren 2tik, eta bere urteurrena ospatu nahi izan dute Indiako politikari eta buruek. Pertsona askorentzat indiar nazioaren aita kontsideratuta dago 1948an zendu zen politikari, idazle eta filosofo handia, eta leku ugaritan, Indian batez ere, jainko baten legez oroitzen dute gaur egun. Atzo bertan antolatutako memorialean Manmohan Singh lehen ministroa, Sonia Gandhi Kongresuko Alderdiaren burua eta L.K. Advani oposizioko liderra batu ziren Nueva Delhin beste ehunka pertsonekin batera, eta loreak eskaini zizkioten Gandhiri. Ostean, isiltasun minutu bat gorde zuten, eta amaieran indiar abesti eta kantu herrikoiak abestu zituzten bildutako jendetzarekin batera.

Gauzatu zen beste ekitaldi jendetsu bat Abdul Waseel margolari indiar famatuak burutu zuen, bere odolarekin Mahatma Gandhiren erretratua egin zuenean. Waseel-ek hainbat asteetan zehar bere odol propio gutxika biltzen joan izan da, atzo bertan egin zuena egiteko xedeaz, eta Gandhi bezala, biolentziaren aurka tinko agertu zen bera ere. Bere hitzetan, "Gandhik biolentzia eza denfendatu zuen, eta hori da nik egin nahi dudana, nire odolarekin saiatzen naiz munduan odol gehiago isuri ez dadin".

Mohandas Karamchand Mahatma (arima handiduna) Gandhi 1918tik aurrera aurpegi ezaguna bihurtu zen indiar mugimendu nazionalistaren artean, eta gudarako bide berriak asmatu izan zituen, armarik bakoak eta biolentziaren aurkakoak, betiere. Manifestazio baketsu ugari lideratu zituen, eta gose grebaren asmatzailea izatea leporatzen zaio, horregatik deitzen zaio, beste hainbat gauzen artean, "bakearen aita".

Gentza Garcia Mendieta

Yemengo Defentsa ministroa bizirik atera da atentatu batetik

Mohamed Naser Ahmad, Yemengo Defentsa ministroa, bizirik ateratzea lortu du bere aurka egindako atentatu suizida batetik. Gertaera Aden hirian jazo da, terrorista batek gidatutako autoa ministroaren kotxetik hurbil pasatzean eztanda egin duenean. Atentatuan ministroa bera eta harekin autoan zihoazen beste 10 laguntzaile zauritu dituzte, baina ez da hildakorik egon, eta 3 pertsona soilik aurkitzen dira egoera larrian ospitalean. Nase Ahmad-ek garrantzi urriko zauriak izan ditu soilik, eta lan egiten jarraitzeko egoeran dagoela adierazi dute gobernu barrutik.

Kasua jarraitu duten adituek, Yemengo poliziaren iturriek plazaratutako lehen hipotesia baieztatu dute emititutako komunikatu ofizialean, hau da, ministroaren ibilgailuaren aurka atentatua egin duen autoa urrutiko kontrolaz aktibatua izan da, aldez aurretik planeatutako puntura iritsi denean. Ikerketa ofizialaren emaitzaren faltan, aditu guztiek hartzen dute Al Qaida erantzule eta errudun bezala, izan ere ez da horrelako gertakizunen bat jasotzen den aurreneko aldia.

4 hilabetetan 4 atentatu ezberdin jazo dira Aden portuko hirian, bana hilabete bakoitzeko. Nahiz eta oraingoan hildakorik egon ez den, 5 lagun galdu dute jada bizia honen tankerako atentatuetan, eta heriotza horiek guztiak pasaden ekainaren 3an izan ziren, Sana-ko jauregian egindako beste atentatu terrorista batean.

Kubako eredu ekonomikoa eraldatuz

Raul Castro Kubako presidenteak herrialdeko eredu ekonomikoa berritzeko eta sozialismoa sustraitzeko asmoarekin ekin dio erreformari. Erreforma horrekin, Castrok ateak ireki nahi dizkio ekimen pribatuari, baina muga batzuekin.

Honen adibide garbia dugu  Gobernuak plazaratu duen dekretu berria. Aurrerantzean, ibilgailuen salerosketa onartzen dela diote. Orain arte ezin ziren 1959 urtearen osteko ibilgailuak salerosi. Baina, urriaren batetik kubatarrei zein uhartean bizi diren atzerritarrei ibilgailuak salerosteko aukera bueltatu zaie.

Dekretu berriak ibilgailuak salerostea eta doan ematea baimentzen du. Gainera, jabego transferentziak errazten ditu, uhartea betirako uzten duten jendearen mesederako. Jada herritarrak ez daude derrigortuta beraien ibilgailuak Estatuari ematera beste bat erosten dutenean. Garraio Ministerioak bost urtetik behin emango du ibilgailu berria erosteko baimena.

Kubatarrek aspalditik espero zuten aldaketa hau. Castro erreforma ekonomikoarekin hasi zenetik denak berri honen zain zeuden. Ekonomia suspertzeko hartu den neurri garrantzitsuenetariko bat dela dirudi.

Harrigarria da Kuban oraindik ikus daitezkeen auto zaharrak. 1959 baino lehenagoko autoak aurkitu ditzakezu kaleetan zirkulatzen. Azken batean, behin eta berriz ibilgailuak konpontzeko abilezia garatu dute kubatarrek. Horregatik, auto zaharren museo bat ematen du uharteak. Sobietar Batasuneko autoak ere badaude.

KARTZELARA BI OILO LAPURTZEAGATIK!


Ertain adineko Keniatar bat  espetxeratu dute 2 oilo lapurtzeagatik.. Nahiz eta broma bat dirudi, 5 urteko espetxe zigorra jarri  izan diote. Lapurrak bi oilo lapurtzeaz gain, etxeko zenbait material hartu du, guztira 3.150  Kenyar Txelin balio duelarik. Hau da 22 euro gutxi gora behera.

Lehen aipatu dudan bezala soro baten broma dirudi hau baina horrela adierazi du albistea Kenyako  'The Standard'  egunkari publikoak. 

Lapurrak, Peter Onyango Miale, Rose Awinoren etxean sartzeagatik kondenatu dute. Gertaera, Got Regea herrian izan da uztailaren 19an. Biktimak esan duen bezala, erosketetatik bueltan ikusi zuen Peter bere etxetik ateratzen, eskuetan bi oilo zeramala.

Goian aipatutako komunikabidea dioenez, Lapurrak, Siava-ren tribunalean kondenatuta izan dena, Kenyaren mendebaldean, lapurtutako guztia ordaintzeko prest agertu da. Hala eta guztiz William Chepseba epaileak finko agertu da eta egoitzaren bortxaketagatik hiru urteetara eta lapurretagatik 2 urteetara zigortu dio gizajoari.    Baina oraindik dauka aukera Kenyarrak esandakoa apelatzeko 14 egunetan.

Kontuan edukita gure gizartean lapur batek indarra erabili gabe 300 euro baino gehiago lapurtzen ez badu ebasketa bezala ezagutzen dela eta horrek dakarren kartzela zigorra 6 hilabetetatik 18 hilabetera doala, arraro itzela egiten zaigu entzuteak 22 euro lapurtzeagatik 5 urteko kartzela zigorra jasango duela gizon batek. Azken finean herrialde bakoitzean kultura eta lege ezberdinen bidez bizi behar.

 

domingo, 2 de octubre de 2011

Ahots bat entzun ondoren bere begi propioak erauzi ditu gizon batek

46 urteko gizon batek  bere begiak erauzi ditu bere esku propioekin. Britainarra da izatez gizona baina urte asko daroa Toscanan bizitzen.. Goizean  Italiaren hegoaldean dagoen Viareggioko San Andrea katedralean meza entzuten egon dela, bat-batean bere lekutik altxatu da, oihuka hasi da, eta begiak erauzi ditu.

Poliziak esan duen bezala , gertaeraren protagonistak  mediku zerbitzuari azaldu dioenez,  ahots bat entzun du bere buruan esaten ziona begiak  kentzeko. Horregatik egin duela egin duena.

Gizona berehala Versiliako ospitalera eroan dute. Han , premiaz egin diote ebakuntza, baina berandu izan da jada, ezin izan diote ikusmena salbatu, itsu geratu da.

Ikusmena galdu du baina bere bizitza ez dago arriskuan. Orain, ospitaleko Psikiatria  sailean dago gelditurik. Medikuek beldurra dute eta beste txorakeriaren bat egin ahal duela pentsatzen dute. Horregatik, azterketa bat egingo diote bere osasun mentala nola dagoen ikusteko. Analisien emaitzen arabera  erabakiko dute osasun zerbitzuak zer egin Britainiar gizajoarekin.

Badago jendea foroetan kasuari buruz hitz egiten ari dena eta pentsatzen  duena biblian gertatutako istorio baten antza duela gertaera honek. Abraham eta Issacren istorioa hain zuzen ere.  Kasu honetan, jainkoak Abrahameri eskatzen dio bere semea Issac  sakrifikatzeko bere fedea adierazteko. Baina Abraham hilketa egiten doala jainkoak gelditzeko  agintzen dio, bere fedea frogatu duela..

Baliteke, Gertatu dena fede froga bat izatea ere.

KARTZELARA BI OILO LAPURTZEAGATIK!

Ertain adineko Keniatar bat  espetxeratu dute 2 oilo lapurtzeagatik.. Nahiz eta broma bat dirudi, 5 urteko espetxe zigorra jarri  izan diote. Lapurrak bi oilo lapurtzeaz gain, etxeko zenbait material hartu du, guztira 3.150  Kenyar Txelin balio duelarik. Hau da 22 euro gutxi gora behera.

Lehen aipatu dudan bezala soro baten broma dirudi hau baina horrela adierazi du albistea Kenyako  'The Standard'  egunkari publikoak. Lapurrak, Peter Onyango Miale, Rose Awinoren etxean sartzeagatik kondenatu dute. Gertaera, Got Regea herrian izan da uztailaren 19an. Biktimak esan duen bezala, erosketetatik bueltan ikusi zuen Peter bere etxetik ateratzen, eskuetan bi oilo zeramala.

Goian aipatutako komunikabidea dioenez, Lapurrak, Siava-ren tribunalean kondenatuta izan dena, Kenyaren mendebaldean, lapurtutako guztia ordaintzeko prest agertu da. Hala eta guztiz William Chepseba epaileak finko agertu da eta egoitzaren bortxaketagatik hiru urteetara eta lapurretagatik 2 urteetara zigortu dio gizajoari. Baina oraindik dauka aukera Kenyarrak esandakoa apelatzeko 14 egunetan.

Kontuan edukita gure gizartean lapur batek indarra erabili gabe 300 euro baino gehiago lapurtzen ez badu ebasketa bezala ezagutzen dela eta horrek dakarren kartzela zigorra 6 hilabetetatik 18 hilabetera doala, arraro itzela egiten zaigu entzuteak 22 euro lapurtzeagatik 5 urteko kartzela zigorra jasango duela gizon batek. Azken finean herrialde bakoitzean kultura eta lege ezberdinen bidez bizi behar.