Vistas de página en total

viernes, 18 de noviembre de 2011

Gorrotoa baztertzeko kanpaina hasi da


Benettonek publizitate kanpaina berri bat martxan jarri du. Munduan dagoen gorrotoari aurre egiteko erronka hartu du. “Unhate”, alegia, “Gorrotorik ez” lelopean tolerantzia eta maitasuna mundu mailan sustatu nahi dituzte proiektu honekin.

Iragarkietan jende oso ospetsuaren irudi “faltsuak” erabili dituzte. Hainbat aurkari politiko elkarri besarkatzen eta musukatzen agertzen dira egin dituzten muntaietan. Tirabira eta arazo askoko harremanak dituzten pertsonaien artean amodioz beteriko eszenak sortu dituzte.

Baina batzuei Benettonen ideiak ez die grazia handirik egin. Vatikanoak “probokazio onartezina” dela esan du. Izan ere, iragarki batean Benedikto XVI.a eta Egiptoko Ahmed el-Tayeb imana elkarri ezpainetan musu bat ematen ageri dira. Vatikanoak egindako presioa dela eta, aita santuaren argazkia kendu behar izan dute azkenean.

 Unhate campaign GUERRILLA ACTIONS

Unhate campaign THE FILM


Ainhoa Goenaga

lunes, 14 de noviembre de 2011

15 hildako Iranen 2 leherketetan

15 lagun zendu dira gutxienez eta beste asko zaurituak izan dira Teheranetik hurbil kokatuta dagoen base militar batean, arma biltegi batek eztanda egitean. Antza denez, 2 leherketa egon ziren guztira, alboan zegoen biltegi txikiago batek ere eztanda egin baitzuen lehenengoaren suak honetara heldu zenean.

Biltegiek armak, bonbak eta tankerako gerrarako tresnak gordetzen zituzten, eta Guardia Islamiar Erreboluzionarioenak (IRGC siglak ingelesez) ziren. Bidganesh herrian jazo da gertakizuna, Alborz-eko probintzian, Teheran-en hegoekialdera.

Ramazan Sharif IRGC-ko komandanteak, baina, azaldu du lehenengo leherketaren kausak ez direla oraindik argitu, eta poliziak ikerkuntzekin jarraitzen omen duela. Edonola ere, ez du uste atentatu bat izan denik, baizik eta biltegiaren edo bertako langileen akats bat, 15 kideen bizitzarekin akabatu duenak. Azkenik, ospitalean zenbait pertsona, "10 baino gehiago", egoera kritikoan aurkitzen direla argitu du komunikabide nazionalen aurrean.

Gentza Garcia Mendieta

Berlusconik behin betiko dimisioa aurkeztu du

2011ko azaroaren 12an, gaueko 8:30tan, bere kargu uztea aurkeztu du Silvio Berlusconik, momentu horrerata arte Italiako lehen ministroa izandakoak. Errepublikako presidentearekin bildu ostean publiko egin zuen Berlusconik bere behin betiko dimisioa, aurreko egunetan berak aurreratu zuen bezala. Bere azkeneko borondatea bete da, baina, eta Italiako Kongresuak berak proposatutako 2012ko Aurrekontu Legeak onartu zituen, berak eskatu bezala.

Bozketan, aurrekontuen aldeko 156 boto egon ziren, kontrako 12 eta abstentzio bakarra. Legedi berri horrekin, hemendik eta 2014ra arteko murrizketa nabariak onartu egin dira, parlamentarien aburuz tarte horretan 60.000 milioi euro aurreztea ahalbideteko dituztenak italiarrentzat. Gainera, Balio Erantzien Zerga (BEZ-a) %20tik %21era pasako da, eta funtzionarioen soldatak izoztuko dira.

"Legea onartu bezain pronto utziko dut kargua. Lehendabizi, ordea, Europako Batasunarekin ditugun konpromisoak bete behar ditugu". Horixe da Berlusconik Napolitanori pasaden asteartean jakinarazitakoa, eta pausoz pauso lehen ministro ordeak planifikatutako sekuentzia bete egin da, italiar asko eta askoren poztasunerako. Orain, gehienek uste dute Mario Monti legebiltzarkidea izango dela Italiako Errepublikaren hurrengo lehen ministroa.

Gentza Garcia Mendieta

domingo, 6 de noviembre de 2011

"Askatasun Olatuak Gazarantz"

Gazaren blokeoa itsasoz apurtzeko asmoz abiatu dira bi itsasontzi Turkiatik. Bata Kanadakoa eta bestea Irlandakoa dira. Askatasuna izena eman diete biei. Gaelikoz Saoirse eta arabiarrez Tahrir deitu diete. Guztira bederatzi herrialdetako 27 ekintzaile doaz itsasontzietan. Osasun laguntzarako materiala besterik ez daramate bertan.

Gazatik 35 miliatara zeudela israeldarrak Askatasun Flotillako itsasontziak abordatu eta portura eraman dituzte. Flotillako 27 kideak zuzenean atxilotuak izan dira. Israelen ilegalki sartzea leporatu zaie. Orain, euren jatorrizko herrialdetara deportatzen hasi dira. Ez diete epaiketarik ez abokaturik izateko aukerarik eman.

Abordaian ur-kanoiak erabili dituzte israeldarrek. Zorionez, ez da zauriturik egon.

Israelek Gazari 2006an ezarri zion blokeoa apurtzeko 11. saioa izan da hau.



Aurreko Askatasun Flotillarekin gertatutakoa salatzeko eta flotilla berri hau bultzatzeko spota:


Ainhoa Goenaga

Papandreuken dimisioaren truke eskaintzen du opozizioak laguntza

Andreas Papandreu

Papandreuk dimisioa aurkezten badu krisitik ateratzeko  laguntza emateko prest dagoela  adierazi du "Nueva Demokrazia"-ren buruzagiak, Antonis Samarasek. Horrela bere alderdiak arazoetatik ateratzeko irtenbidea bilatuko lukeela adierazi du. Samarasek Greziako presidentearekin bilera bat izan ostean horrela azaldu da komunikabideengana: " irtenbidea bilatzeko prest nago, baina Papandreuk dimisioa aurkeztu behar du.

Antonis Samaras
     Presidenteak politikari guztien ardura eskatu du eta kohesio gobernu bat eratzeko akordio batera ailegatu behar dela azaldu du, interbidea aurkitu nahi badute. Hau azaldu ostean, Papandreuk jaunak bere taldearekin elkartu da eta akordio batera ailegatzen badira dimizioa aurkesteko prest dagoela adierazi du.

     Gobernuko bozeramailea, Illias Mosialosek, gaur bertan akordio batera ailegatuko direla uste duela adierazi du eta Papandreuk gobernu horretan ez egotearen aukera dagoela onartu du. 


Informazio iturriak: eitbEl Pais

                                                                       Hegoi Gonzalez

Alfonso Cano FARKeko burua hil du Kolonbiako armadak

Operazio militar batean hil dute Alfonso Cano, FARCeko burua izan dena. Informazioa Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak baieztatu du eta FARCeko buruzagiaren bikotekidea ere bai hil dutela ere esan du. Ere bai esan du, FARCeko kide batzuk ere lagundu zutela buruzagiaren hilketan.

     historian FARCi emandako kolperik handiena izan da hau eta horrela, Santos jaunak, honetaz baliatu da talde gerrillariaren desagerpena eskatzeko. Hori egiten ez badute, kartzelan amaituko baitira.
Halan eta guztiz, talde gerrillariak albistea entzun eta gero gertakari honek  ez desmobilizaziorik ezta bake prozezurik eragingo duela azaldu du eta beraz haien ariketekin jarraituko dutela.

     Hitz hauekin azaldu dute FARCeko kideek mezu baten bidez ez dituztela haien eginkizunak  bertan behera utziko:

“ Ez dugu amorerik emango eta Kolonbiako agintarien aurka borrokatzen jarraituko dugu”.
" Kolonbiako bakea ez da gerrilarien desmobilizazioarekin iritziko, matxinada hau sorrarazi zuten kausen desagertzearekin baizik"

Informazio iturriak: Berria, eitbEl Pais

                                                                  Hegoi Gonzalez
                                


                

sábado, 5 de noviembre de 2011

Afganistango gerra amaiezina

Afganistango gerrak hamar urte betetzen ditu aurten. Sufrimendua eta heriotza hamar urte luzez pairatu ondoren, herrialdearen egoera hasieran baino okerragoa da.


Hasiera batean, talibanak boteretik kentzeko eta Al Qaeda eta Osama bin Ladenekin akabatzeko sartu ziren hainbat herrialde EEBBei jarraituz Afganistanen. Askatasun iraunkorra izena eman zioten operazioari.

Orain, operazio hori ezerezean geratzeko bidean da. Militar atzerritzarren atzera-egite prozesua martxan da jada. Soldaduak Afganistanetik erretiratzen hasi dira pixkanaka. 

Erretretarekin batera estatu batuarrek eraso gogorra jasan dute. Atentatu suizida bat egon da Kabulen duela egun batzuk. NATOko hamahiru soldadu eta lau afganiar hil dira erakunde militarraren ibilgailu batzuen kontrako erasoan. Bonba-auto bat leherrarazi du ekintzaile suizida batek.

 
Kabul suicide Bomb Attack



Ainhoa Goenaga