Vistas de página en total

lunes, 31 de octubre de 2011

Moja batek su eman dio bere buruari Tibeten protesta gisa

Tenzin Wangomo 20 urteko mojak bere buruaz beste egin du bere gorputzari su ematean, Tibeteko bere komentuan. Kausa, zendu baino lehen berak adierazi zuen bezala, Txinaren errepresioa salatzea izan da. Bere kideek, lagun baten galera sentitzeaz gain, Tibeteko budisten erlijio askatasuna eta Dalai Lamaren itzulera aldarrikatu izan dute.

Ez da baina, tamalez, horren tankerako protesta bat burutzen duen lehenengo pertsona. Azkeneko zazpi hilabetetan, martxotik ona, Tibeteko hamar fraide eta mojek eman diote su haien buruei berdinagatik kexatzeko eta nazioartekoan oihartzuna izan dezan.

Txinatarren partetik jasotzen duten tratuari gehiago eutsiko ez diotela argi adierazi du gaur Tibeten Aldeko Nazioarteko Sareak (ITN), eta Txinatarren neurriei aurre egiteko manifestazio eta protesta baketsuak egiteko deitu dute munduan zehar.

Gentza Garcia Mendieta

Emergentziazko lurreratze batek bidaiari guztiak salbatu ditu Polonian


Tadeusz Wrona pilotu poloniarraren izena ez dute erraz ahaztuko Varsoviako aireportutik bizirik eta osorik ateratako 231 bidaiariek. Ezta ere hegazkinak lurreratze sistema hidraulikoan akats bat zeukala komunikatu zietenetik hegazkinetik atera ziren arte gorputzean izandako izualdia eta ikara. Antza denez, Newark-eko aireportutik (New Jersey) atera zirenetik ordu erdira ohartu ziren hutsegiteaz, eta bi F16 caza hegazkinek lagundu behar izan zuten Varsoviaraino. Hemen daukazue lurreratzearen bideoa ikusgai.


Hegazkinak, Boeing 767 batek, primeran pasa izan zuen aireratu baino lehenagoko azterketa, eta Wrona pilotu beraren hitzetan, ezerk ez zuen aditzera ematen horrelako ezbeharrik jazo zitekeenik behin aireratuta. "Arazo barik 500 aldiz baino gehiago" bidaiatu izan duela azaldu du gizonak, eta lurreratze ezin hobea "milagro" bezala definitu izan du.

Kontuak kontu, egi hutsa den bakarra bada lurreratzeko orduan sistemak ez zuela behar bezala erantzun, gurpilak huts egin zuten, eta pilotuaren abileziak soilik salbatu zituen bidaiariak ezbehar handi batetik.


Gentza Garcia Mendieta

Estatu Batuak zuriz jantzi dira Halloweenerako

Aspaldiko elur-ekaitz gogorrena iritsi da Estatu Batuetako ipar-ekialdera. Elurrak ustekabean harrapatu ditu estatu batuarrak guzti-guztia zuriz estaliz. Zoritxarrez, elur gortinak ezbehar dezente sortu ditu. Izan ere, EEBBetako zonalde hori jende asko bizi den lekua da. Bi miloi eta erdi biztanle argi-indarrik gabe gelditu dira eta bederatzi hildako eragin ditu elurrak. Gainera, hainbat hegaldi atzeratu ditu eta herri batzuk guztiz isolatuta utzi ditu.

Chris Christie New Jerseyko gobernadoreak larrialdi-egoera deklaratu du. Pensilvaniatik New Yorkeraino iritsi da elurtea. Connecticut, Virginia eta Maryland ere zuri gelditu dira tartean. Inoiz ez zen horrelakorik gertatu EEBBetan. Lehenengo aldia da urrian bertan horrelako elurte ikaragarria pairatzen dutela, normalean azaroan hasten baitira elurteak.



Ainhoa Goenaga

domingo, 30 de octubre de 2011

Bost palestinar hil ditu Israelek

Israelgo armadak hegazkin batekin eraso egin dio Al Quds Brigaden entrenamendu gune bati Gazan. Bost ekintzaile hil dituzte. Gainera, beste hiru zauritu dituzte. Itxuraz, ezbehar bat izan da, baina Maan Palestinako agentziak Israelgo armadaren eraso zuzena gertatu dela jakinarazi du. Brigada palestinarren arabera, bi misil bota ditu hegazkinak.

Israel erasoaren egilea bezala agertu da. Israelgo hegazkin militarra izan dela argitu du. “Israelera irismen handiko koheteak botatzeko prestaketa lanak egiten ari zen talde terrorista baten kontra egin dugu”, arrazoitu du armadak. “Ez dugu onartuko gure herriko zibilen eta soldaduen aurkako erasorik. Ondorioz, Israelgo Estatuaren kontra terrorismoa darabilen orori gogor egingo diogu”, azaldu dute.

Eraso horri erantzunez, brigada palestinarrek hainbat kohete bota dituzte Israelera.

Hildakoen artean Ahmed Sheij Jalil brigadetako buruzagi beteranoa aurkitzen da. Al Quds Brigadek Yihad islamdarraren talde armatua osatzen dute.


Ainhoa Goenaga

Ez diote uzten bortxatutako neskato bati abortu terapeutikoa egiten

12 urteko gazte bat haurdun geratu zen bortxatuta izan eta gero Nikaraguan. Gaztea haurdunaldiaren 36. astean dago orain.Nahiz eta hain adin baxua eduki eta gaztea osasun egoera larrian egon, gobernuko agintariek ez diote permititzen abortu terapeutikoa betetzen. Horregatik, abortu terapeutikoaren zigorraren polemika berpiztu da Nikaraguan gobernua, eliza eta gizartearen artean.


     Rosario Murillo, Nikaraguaren lehen damak esan duen bezala, oso egoera larrian dago neskatoa. Halan eta guztiz, egoera kritikoan izanda ere, gobernuak ez dio permititzen abortua egiten.


     Logikoa denez, neskatoaren gurasoek, neskatoaren bizitza arriskuan dagoela ikusita, abortua eskatu dute. Baina Murillok esan duenez, Daniel Ortega, bere senarraren gobernuak, bizitza babesten du, eta hare gehiago haurdunaldia bukatzear dagoenean. Horregatik ez diete uzten abortua praktikatzen. 


Informazio iturria: eitb


Nikaraguako abortu terapeutikoaren legea


                                                        Hegoi Gonzalez

Michael Higgins izango da Irlandaren bederatzigarren presidentea

Michael Higgins laboristak irabazi du Irlandaren presidentzia hauteskundeak. Mary McAleese-en lekukoa hartu du 70 urteko irlandar honek boto guztien %39a lortuz, 1.007.104 boto hain zuzen ere.


      Beraren aurkari nagusia Sean Gallagher enpresaburu independentea izan da Higgins irabazi duela esan duena. Gallagher jaukak bigarren geratu da botoen %28arekin, 628.114 boto hain zuzen ere. Hirugarrena Martin McGuiness, Sinn Feineko alderdi independistaren hautagaia izan da. hauteskundeetara aurkeztu den lehenengo aldia izan da eta botoen %13arekin geratu da, 265.96 botoekin hain zuzen ere. 


      Ostegunean izan ziren hauteskundeak eta 7 hautagai egon ziren. Guztietatik Michael Higgins izan da nagusiena. %50ekoa izan da aurtengo hauteskundeen partaidetza.


Informazio iturria:    berria


partidu laboristari buruzko informazioa


                                                           Hegoi Gonzalez

lunes, 24 de octubre de 2011

24 turkiar soldadu hil dituzte PKKren eraso baten

PKK gerrilla kurduak (Kurdistaneko Langileen Alderdia) 24 militar turkiarren bizitzarekin akabatu eta beste 18 zauritu ditu Hakkari Turkiako probintzian, Iraken mugatik hurbil, 8 postu militarren aurka eraso antolatuen bidez. Horrela egiten zion erreferentzia gertakizunari euronews-ekPKKak, bere partez, erasoen erantzule bezala aurkeztu du bere burua, eta ez hori bakarrik, Turkiako tropak mugitzen hasi zirenetik hildako eta zaurituen artean 100 baja baino gehiago aldarrikatu ditu, turkiarren artean. Azkeneko atentatu hau herrialdean azken hamarkadetan jazotako larriena izan da, eta horren jakitun Erdogan lehen ministroak azkar jo zuen telebista nazionalera, herritar guztiei lasaitasunezko mezua helarazteko: "Ez dugu atzera pausurik emango eta ez dugu herrialdearen milimetro bakar bat emango. Etsaiak hori jakin beharra dauka".


Gogoratu dezagun pasaden ostiralean Turkiak Kurdistanen soldaduak sartzen hasi zela, PKK gerrilla kurduko baseak suntsitzeko asmoz eta taldearekin behin betiko amaitzeko intentzioaz. Horretarako 22 batailoik igaro zuten muga hasiera baten, edo beste era batera esanda, 10.000 soldadu inguru, baina momentu honetan zifra hori bikoiztu dela pentsatzen dute nazioarteko erakunde askok. 


Gentza Garcia Mendieta