Vistas de página en total

domingo, 25 de septiembre de 2011

Gaddafiren lehen ministroa atxilotu dute Tunisian

Jufra eta Sedha hiriak, Gaddafiren aldekoen gotorleku izandakoak, erreboltarien eskuetan daude

Al Arabija telebista kateko berrietan Al Baghdadi al Mahmudi Gaddafiren lehen ministroa Tunisian atxilotua izan dela jakinarazi dute. Twitterrean argitaratu du albistea Al Jazeeraren berriemaileak, hain zuzen ere.

Gaddafiren jarraitzaileen egoera larriagoa egiten doa momenturo. Izan ere, Ahmad Omar Banik Trantsiziorako Kontseilu Nazionaleko bozeramaileak esan du matxinoek jada Sedha eta Jufra hiriak hartu dituztela. Bertan Gaddafiren aldekoak ezkutatzen ziren.

Badirudi Gaddafiren jarraitzaileei geratzen zitzaizkien azkenetariko gotorlekuak zirela. Hortaz, geroz eta murritzagoak dira haien aukerak. Orain, Surt eta Beni Waild bakarrik gelditzen zaie babesleku moduan.

Jufra eta Sedha hiriak matxinoen kontrolpean daude. Baniken hitzetan, Jufran frankotiratzaile batzuk besterik ez dira gelditzen. Matxinoak dira, beraz, kaleen jabeak. Jufra hiria “askatu” egin dutela diote erreboltariek. Hiri hau Tripolitik 700 kilometrora aurkitzen da. Han Gaddafiren jarraitzaileen armategi handia topatzea espero dute matxinoek.

Zezenketak beren amaierara iristen ari dira Katalunian

Monumentaleko azken korrida ospatu da gaur, Bartzelonako hiri-festetan

Bartzelonako Monumental zezen-plazan egin diren zezenketen arteko azkenekoa izan da gaurkoa. Jose Tomas toreatzailea aritu da bertan Monumentali agurra emateko.

Pasadan urtean Kataluniako Legebiltzarrak 2012tik aurrera zezenketak debekatuta egongo direla erabaki zuen. Gaur, 2011ko irailaren 25ean, Monumentalen ateak itxi dira zezenketarako. Honi bezala beste hainbat zezen-plaza katalanei amaiera iritsiko zaie laster. 2011 bukatzean Kataluniako zezen-plazen iraungitze-data iritsiko da.

Xabier Trias (CiU) Bartzelonako alkatearen esanetan, Udalak ez du ordezkaririk bidali gaurko zezenketara. CiUko ordezkaririk ere ez dela izan gaineratu du. Zezenketen amaiera prozesu logikotzat hartu du berak, geroz eta publiko gutxiago baitute. Halere, Jose Tomasen kasua salbuespen moduan jarri du. Triasek dionez, XXI. mendean legebiltzarrak zezenketak debekatzea guztiz logikoa da.

Gogoratu beharra dago zezenketen gaia herri ekimen legegile bati esker heldu zela legebiltzarrera. Guztira 180.000 sinadura lortu zituzten herritarrek. Azkenean, legebiltzarrean zezenketen inguruan bozkatzean, 68 parlamentarik debekuaren alde agertu ziren. Bestalde, 55ek oposatu egin ziren eta 9 abstentzio egon ziren.

16 lagun hil dituzte Iraken atentatu ezberdinetan

Guztira 16 pertsonek bizia galdu dute gaurkoan eta beste asko zaurituak izan dira Bagdad-etik 80km-tara dagoen Kerbala hirian jazo diren elkarren segidako 4 atentatu ezberdinetan. Lehenbiziko leherketa gobernuaren eraikuntza baten aurrean aparkatuta zegoen kotxe-bonba baten eztandak eragin du, eguerdi aldera antza, eta polizia nahiz zibil anitz harrapatu izan ditu momentuan. Segituan beste bi eztanda izan dira lehenengoaren alboan, eta polizia jendea aldentzen saiatzen ari zen bitartean laugarren bat ere jazo da inguruan. Emergentzia zerbitzuak kontu handiz gerturatu dira Kerbalako zentroko auzo horretara, leherketa gehiago egongo ote zenaren beldurrez. Horrelakorik ez da gertatu, eta anbulantzia nahiz medikuek ahal izan duten hobekien bete duten haien lana. Gaitz erdi.

Gertakizunaren egilea ez da ofizialki argitu momentura arte, baina gobernutik argi daukate erantzulea Al Qaeda edota bestelako talde chiitarren bat izan dela. Gogoratu estatubatuar tropek Saddam Hussein 2003an Iraketik bota zutenetik ia astero eta hilabetero jazotzen direla horren tankerako atentatuak. Horren isla, pasaden osteguneko gertakizuna, Bagdad-en non berez buruaz beste egin zuen muturreko chiitar batek beste 17 lagun hil zituen.

Gaurko atentatuan, aurreneko gehienetan legez, gobernua eta bere egoitza izan dira egileen xedeak, eta bertako politikariek, Nuri al Maliki lehen ministroa buru, AEBko soldaduei laguntza eskatu diete egoerari erantzuteko. Urte honen amaieran herrialde asiarra uzteko agindua daukate bi gobernuen artean sinatutako akordio baten ostean, baina momentu honetan negoziatzen ari dira bertan dauden 30.000 saldaduen egonaldia luzatuko ote duten.

martes, 20 de septiembre de 2011

Hiru pertsona hil dituzte Ankaran autobus-bonba batek eztanda egitean

Hiru lagun zendu dira Turkiako kapitalean, Kizilay auzoan, autobus batean jarritako bonba batek eztanda egitean, eta antza denez, gutxienez beste 15 zauritu utzi ditu gertakizunak. Horietako 5 gainera, egoera oso larrian aurkitzen dira  momentu honetan ospitalean. Nahiz eta hasierako kontuan hartutako hipotesi batek gas bonbona batek eraginda izan zitekeela iradokitzen zuen, fiskaltzak segituan baieztatu du atentatu terrorista bat izan dela, baina egilea nor izan ote den ikertzen dihardute oraindik.

Autobusak, esan bezala, Kizilay merkatal auzoan egin izan du eztanda, Recep Tayyip lehen ministroaren bulegotik eta beste zenbait ministerioetatik kilometro eskas batera. Jasotako ezbeharraren helburua argi dago beraz. Eztandaren ondorioz zenbait autok su hartu dute eta horietako nahiz alboko eraikinetako kristal asko apurtuak izan dira ere. Gertakizunaren ostean turkiar poliziek zaurituen bila aritu dira, eta bitartean eremua itxi egin dute, bestelako lehergairik egon zitekeenaren beldur.

Hurriyet hedabide lokala eta bertan argitaratukoa jaso dituzten egunkariei so eginez, emakume gazte bat atxilotu omen dute poliziek auzotik hurbil, gertakizunaren erantzukizuna leporatuz, baina ezin daiteke datu fidagarritzat hartu, izan ere ez du baieztapen ofizialik jaso. Edozein modutan ere ez da erreza izango egilea aurkitzea, izan ere, etengabeko eraso eta atentatuak jasan ditu Turkiak azkeneko urteotan, muturreko eskuinak nahiz muturreko ezkerraren sinadurapean.

lunes, 19 de septiembre de 2011

Lurrikara batek 30 hildako baino gehiago utzi ditu India eta Nepalen

Gertakaria atzo gauean jaso zen eta 30 hildako baino gehiago utzi ditu bere atzean Richter eskalan 6,9 magnitudekoa izan duen seismoak. Kolpe handiena Indiako Sikkim eskualdea jasan du, non EEBB-ren zerbitzu geologikoak hondamendi naturalaren erdigunea aurkitu duela baieztatu duen. Eskualde honetan orain arte gutxienez 17 pertsona bizitza galdu dute eta 100 pertsona baino gehiago zaurituta aurkitzen dira.

D.Anandan goi karguko funtzionarioak adierazi duen bezala, Sikkim, Himalayaren mendikatean dagoena, ia guztiz inkomunikatuta geratu da herrialdearen beste eskualdeekin konparatuz, lurrikarak sortu dituen zubien eta errepideen apurketen ondorioz. Hori dela eta, salbamendu ariketa kontrolpean dagoela adierazi du goi karguak, leku guztietan Sikkim, lurrikararen zentro gunean izan ezik.

Eskualdean oraindik dago jendea zaborren ondorioz harrapatuta. Salbamendu ariketa martxan dago eta Delhi berriak erreskate talde gehiago bidali ditu hara. Sudhir Kumar Shah-k barne ministroak esan du Nepalen ere biktima mortalak egon direla, eta oraingoz badirudi gutxienez 7 pertsona hil dira bertan. Hori nahikoa ez bada, euria gogor dago orain eskualdean eta horrek salbamendu ariketak erabat atzeratzen ari da.

domingo, 18 de septiembre de 2011

Israelgo lehen ministroa ez dago prest Palestina estatu independente bezala onartzeko


Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa NBEn estatus palestinarraren igoera onartzeko prest dagoela dio, herrialdea kide osoa bilakatzen ez den bitartean

Palestinako Aginte Nazionalak Palestina NBEn eskubide osoko estatua izateko eskaera egiteko asmoa du. Irailaren 22an bertan NBEko Segurtasun Kontseiluan egingo du eskaria PANk. Baina NBEren batzar orokorrean Palestinaren estatus osoa lortu beharrean mailaz igotzea lortuz gero, Vatikanoaren estatus maila bera izatea besterik ez lukete lortuko.

Egoera honen aurrean, Netanyahuk palestinarrekin negoziazioak berrartu nahi ditu. Palestinarrei NBEn kide oso izateko eskaerari uko egiteko eskatu nahi die, hain zuzen ere. Palestinarren ekimenaren guztiz kontra dago Israel. Palestinarrak, ordea, NBEri eskaera hori aurkeztuz gero, israeldarrekin dituzten negoziazioak desblokeatu direlakoan daude.

Israelgo Atzerri ministroak Frantziako, Alemaniako, Italiako, Espainiako eta Erresuma Batuko enbaxadoreekin hitz egin nahi du Palestinaren onespenaren inguruan duten iritzia gertutik ezagutu ahal izateko.

Europar Batasuna, Frantzia eta Espainia aldekoak direla dirudi. Bestalde, AEB eta Erresuma Batua horren aurka daudela plazaratu dute. Ondorioz, Segurtasun Kontseiluaren onarpena jasotzea zaila izango da palestinarrentzat, azkeneko bi herrialde hauek beto eskubidea baitute. Gainera, Barack Obamak palestinarren eskaeraren kontra egingo duela argi utzi du.

Bitartean, Israel beduinoak Zisjordaniatik kanporatzeko plana aurrera eramaten ari da, gerra krimena kontsideratzen den arren.

Beduinoak Zisjordaniatik kanporatzeko kanpaina martxan jarri du Israelek

27.000 beduino Zisjordaniatik botatzeko plana aurrera darama Israelgo Gobernuak, nahiz eta gerra krimena kontsideratua izan

Zisjordaniako C gunean bizi diren beduinoak beste leku batera bidaltzeko erabakia hartu du Israelek eta jada beduinoen txabola batzuk suntsitzen hasi da. Al Baqaa beduino komunitateak Ramalan kokatutako lau kanpaleku desegin behar izan zituzten uztailean borondatez kontra. Kolonoen erasoa eta poliziaren jazarpena gogor pairatu zuten. Lau palestinar atxilotu zituzten amaieran. Gobernuz kanpoko hainbat erakundeek zein beduinoek israeldarren aldetik jasandako indarkeria handitu dela salatu dute.

Berez 2012an abian jartzekoa zen kanporatze plan hau, baina Israelgo Gobernuak beduinoak indarrez botatzeari jada ekin dio,  Nazioarteko legediari aurka eginez. Izan ere, Nazioarteko legediaren arabera, lurralde okupatuetatik jendea kanporatzea gerra krimena da, baita koloniak ere. Eta C gunea lurralde okupatua da, nola ez.
.
Lehenik eta behin, Jerusalemen  bizi diren 2.400 beduino kanporatzea planeatu dute. Baina, guztira 27.000 beduino botatzeko asmoa dute, beraien kolonia handitze bidean.

Kontu honen inguruan, esan beharra dago Israelgo Gobernuak ez duela beduinoen iritzia inongo momentuan kontuan hartu. Gobernuz kanpoko erakundeek israeldarren ekintza gerra krimena dela gogorarazi duten arren, Israelgo Gobernuak irmo eusten dio bereari eta ez dauka negoziatzeko asmorik.